2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIDANKOZE
2026. urteko karga-tasak
Bidankozeko Udalak, 2025eko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat, legez eskatzen den gehiengoaren quoruma zuela, honako erabaki hauek hartu zituen:
Zergak:
1.–Bere horretan uztea lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa: %0,25.
2.–Bere horretan uztea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa: %2,85.
3.–Onestea aplikatzekoak diren ehunekoak, zehazteko zer zerga-oinarri izanen diren hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko; hain zuzen, honako hauek:
0,16 | 20 urte edo hortik gora |
0,06 | 19 urte |
0,06 | 18 urte |
0,15 | 17 urte |
0,25 | 16 urte |
0,26 | 15 urte |
0,31 | 14 urte |
0,37 | 13 urte |
0,42 | 12 urte |
0,53 | 11 urte |
0,58 | 10 urte |
0,52 | 9 urte |
0,47 | 8 urte |
0,41 | 7 urte |
0,35 | 6 urte |
0,37 | 5 urte |
0,35 | 4 urte |
0,26 | 3 urte |
0,13 | 2 urte |
0,16 | 1 urte |
0,06 | Urtebetetik behera |
Ezartzen den zerga-tasa %20 da.
5.–Ekonomia-jardueren gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1 indizea bere horretan uztea.
6.–Karpen eta altzarien tasak: Bidankozetik kanpora eramaten ez diren karpengatik 30 euroko tasa ordaindu beharko da eguneko. Gainerako kasuetan, 100 euroko tasa ordaindu beharko da karpako eta eguneko. Mahaien eta aulkiengatik euro bateko tasa ordaindu beharko da bertaratutako pertsona bakoitzeko.
Erabaki hau 2026ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Hala ere, aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.
Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, deusetan galarazi gabe aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, lege horren 44. artikuluan zehazten diren moduan eta epeetan.
Bidankozen, 2026ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Tomás Pasquel Ayechu.
Iragarkiaren kodea: L2600941