2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UKAR
Ordenantza orokorra, herri-lurretako aprobetxamenduei buruzkoa. Hasierako onespena
Ukarko Udalak, 2025eko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ukarko Udalaren herri- lurretako aprobetxamenduei buruzko ordenantza orokorra.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, aurretik iragarki hau argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan ezarritakoarekin.
Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada aurreko puntuan aipatu epean, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.
Ukarren, 2026ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Jorge Juan Petrina Piñal.
Iragarkiaren kodea: L2600997