29. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

Ordenantza, Herritarren segurtasuna eta bizikidetza arautzen dituena. Hasierako onespena

Aguilar Kodesko Udalak, 2025eko abenduaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Herritarren segurtasuna eta bizikidetza arautzen dituen ordenantzan.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin bat (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aguilar Kodesen, 2026ko abenduaren 12an.–Alkatea, Jesús Ángel Amescua Martínez de Rituerto.

Iragarkiaren kodea: L2600388