29. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Tokiko ehiza barrutiaren eraketa

Bete dadin abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa (Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko Foru Legea), aditzera ematen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela, Elortzibarko Udalaren bulegoetan, tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektuaren espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.

Barrutian sartzekoak diren mugarteak: Elortzibar, Imarkoain, Dorre eta Zabalegiko kontzeju-mugarteak, eta Otao eta Iharnozko tokiak (Elortzibarko udalerriko 10. eta 11. poligonoak).

Noainen, 2026ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Luis Maya Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2600733