2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Zerbitzu Anitzetako Alorreko langileen 2026rako lan-egutegia
Orkoiengo Udaleko alkateak 965/2025 Ebazpena eman du 2025eko abenduaren 29an, eta haren bidez, lan-egutegia onetsi da Udaleko Zerbitzu Anitzetako Alorreko langileentzat. Hona hemen, hitzez hitz, haren xedapen-zatia:
Ikusi da 390/2025 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunen egutegi ofiziala.
Ikusi da Orkoiengo Udalak 2025eko azaroaren 26ko osoko bilkuran hartutako erabakia, proposatzen duena 2026ko irailaren 29a, San Migel eguna, herriko jaieguna izan dadin.
Ikusi da udal honetako langileentzat aurkeztu den lan-egutegiaren proposamena.
Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1995 Legearen 21. artikuluari jarraikiz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Lan-egutegia ezartzea Orkoiengo Udaleko Zerbitzu Anitzetako Alorra osatzen duten langileentzat, eta udal bulegoak itxita egonen dira jaiegun hauetan:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Irailaren 29a: San Migel. Herriko jaia.
–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Bigarrena.–Orkoiengo Udaleko langileen lanaldiaren urteko zenbaketaren banaketa zazpi ordu eta hogei minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, salbu eta Orkoiengo Musika Eskolako langileen eta beste ordutegi bat ezarrita dutenen kasuan.
Hirugarrena.–Ezartzea egun hauetan udal instalazioak itxiko direla, urteko orduen soberakinagatik:
–Urtarrilaren 5a.
–Martxoaren 20a.
–Irailaren 28a.
–Abenduaren 24a.
Laugarrena.–Ezartzea 09:00etatik 14:00etara hartuko dela jendea udal bulegoetan, astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan. Asteazkenetan, aldiz, jendea hartzeko ordutegia 9:00etatik 13:00ak arte izanen da.
Bosgarrena.–Familia, lana eta bizitza pertsonala bateragarri egiten laguntzeko neurriak aplikatzea, lanaldiaren malgutasunari dagokionez (ebazpen honen I. eranskina).
Seigarrena.–Honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, bai eta Udalaren egoitza elektronikoan ere.
Dagozkidan eskumenak baliatuta, aditzera ematen dut, orok jakin dezan. Ohartarazten da ezen, erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, ordena bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Orkoienen, 2026ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2600633