29. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdi publikoa, 2026. urtean dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko. Deialdi honen bidez, taxi-bonua erabiltzeko gizarte laguntzak emanen dira, mugitzeko desgaitasun larria dutenek berei egokitutako beste garraiobide bat izan dezaten. Laburpena

DDBN kodea: 881401.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin. Haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/881401).

Oinarriak onetsi zituen Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko abenduaren 18an.

–Onuradunak eta helburua:

Deialdi honen xedea da prozedura juridikoa arautzea, dirulaguntzak/gizarte laguntzak emateko norgehiagokako araubidean, mugitzeko desgaitasun larria dutenek berei egokitutako garraiobidea izan dezaten, garraio publiko kolektiboa erabiltzerik ez badute.

Laguntza hauen xedea da Burlatako bizilagunei, mugitzeko arazoak dituztenei, joan-etorriak egiten laguntzea taxiaren zerbitzu publikoa erabiliz. Joan-etorriak eskualdeko garraio publikoaren hiriarteko eremuaren barrenean eginen dira, eta sartuko dira, orobat, eremu horretatik kanpo dauden gizarte eta osasun bidaiak eta gizarte eta hezkuntza zentro eta zerbitzuetarako bidaiak, baldin eta horiek gehienez ere Burlatatik 15 kilometrora badaude.

–Deialdiaren finantzaketa:

Orotara 9.500,00 euro bideratu dira deialdi honetara, taxi-bonurako laguntzen 23181 4800003 aurrekontu-partidaren kargura. Zenbateko hori baldintzaturik dago, dagokion aurrekontuan onetsi beharko baita.

–Laguntzen zenbatekoa:

Eskabide guztiak baloratu ondotik, eta kontuan hartuz dirulaguntza honetarako dagoen partidaren zenbatekoa eta onuradunen kopurua, diruz laguntzen ahal den hilabeteko gehieneko zenbatekoa kalkulatuko da. Onuradun guztiei zenbateko bera emanen zaie.

Diruz lagunduko da justifikatutako hilabeteko kostuaren %75. Justifikatutako zenbatekoa handiagoa bada hilabeterako ezarri den gehienekoa baino, hilabeterako ezarri den gehienekoaren %75erako dirulaguntza emanen da soilik; gainerako %25 onuradunen kargura izanen da.

–Eskabideak aurkezteko epea:

20 egun natural, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Argibide gehiago, udalaren web-orrian: https://www.burlada.es/eu/.

Burlatan, 2026ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Berta Gonzalez Arizkun.

Iragarkiaren kodea: L2600508