29. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

2026rako zerga-tasak, tasen tarifak, prezio publikoak, herri-lurren kanona eta gainerako ordainarazpenak

Fustiñanako Udalak, 2025eko azaroaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen udalaren 2026ko ekitaldirako zerga-tasak, tarifak, tasak, prezio publikoak, herri-lurren kanona eta gainerako ordainarazpenak.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (2025eko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ean), eta inork ez du erreklamazio nahiz oharrik aurkeztu. Beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da.

Fustiñanan, 2026ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.

ZERGAK

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,25.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,25.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): Nafarroako Gobernuaren tarifen arabera.

–Zirkulazioko udal-zerga: Nafarroako Gobernuaren tarifen arabera.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren %3.

–Hiri-lurren balio-gehikuntza: %15eko karga-tasa. Aplikatu beharreko koefizienteak azken eskualdatzetik igarotako urte kopuruaren araberakoak izanen dira, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen arabera, eta eguneratze hori bidezkoa bada, 2026rako eguneratuko dira. Eguneratu ezean, azkenekoz ezarritakoak aplikatuko dira.

HERRI-LURRAK

–Ehiza-barrutia: 878 euro.

–Herri-lurrak: 2025ean aplikatutakoak (2,69 euro/erregu urteko, lehorreko herri-lurrean; 4,75 euro/erregu urteko, ureztalurrean) gehi dagokion KPIaren igoera.

TASAK

–Hornidura eta sareak:

  • Zerbitzuko kuota: 5,00 euro seihilekoan.
  • Kuota aldakorra:
    • Helbidea: 0,70 euro/m³.
    • Industria: 0,80 euro/m³.
    • Abeltzaintza: 0,45 euro/m³.
  • Horniduraren alta: 125 euro.
  • Sareen alta: 125 euro.

–Hirigintzako lizentziak: 150 euro handietarako; 60 euro txikietarako.

–Partzelazio-lizentzia: 80 euro.

–Jarduera-lizentzia: 80 euro.

–Irekitzeko lizentzia: 80 euro.

–Peña irekitzeko lizentzia: 50 euro.

–Ziurtagiriak egitea:

  • Azken hirurtekoa: 2 euro.
  • 4.etik 6. urtera: 3 euro.
  • 6.etik 10. urtera: 4 euro.
  • 10. urtetik gora: 5 euro.

–Konpultsak: 1 euro.

–Fotokopiak: 0,10 euro.

–Aparkatzeko txartela: 20 euro.

–Pasabiderako lizentzia: plaka, 40 euro; tasa: 6 euro urtean.

–Bide publikoa okupatzea: 40 euro garabiko hilean, 0,60 euro astean metroko.

–Terrazak eta ostatuak:

  • Alde Zaharra. 26 euro mahaiko.
  • Gainerakoa: 21 euro mahaiko.

–Merkatu txikia:

  • Astebetekoa: 11 euro/saltokia.
  • Hiru hilekoa: 80 euro/saltokia.

–Herri-lurrak eskualdatzea: 3 euro erreguko.

–0-3 urte bitarteko ikastetxea: Nafarroako Gobernuaren arabera.

–Ludoteka: 25 euro urtean.

–Gazteen txokoaren zentroa: 60 euro urtean.

–Igerilekua, padel-pista eta frontoia:

  • Abonu orokorra 2022tik 2026ra bitartean jaiotakoentzat eta %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat: 0 euro.
  • Abonu orokorra 2013tik 2021era bitartean jaiotakoentzat: 35 euro.
  • Abonu orokorra 1961etik 2012ra bitartean jaiotakoentzat: 55 euro.
  • Abonu orokorra 1961. urtea baino lehenago jaiotakoentzat eta luzaroko langabeentzat (gutxienez urtebete): 30 euro.
  • Abonu orokorra padel-pistarako eta frontoirako (igerilekua erabiltzeko aukerarik gabe): 25 euro.
  • 15 aldiz sartzeko abonua (igerilekua bakarrik): 40 euro.

Deskontuak abonu orokorretan familia ugarientzat: %10.

  • Eguneko sarrera, astelehenetik ostiralera, abonurik ez dutenentzat: 4,00 euro.
  • Eguneko sarrera, asteburuetan eta jaiegunetan, abonurik ez dutenentzat: 6,00 euro.

–Gimnasioa:

  • Urtekoa: 180 euro.
  • Hiru hilekoa: 60 euro.
  • Hilabetekoa: 25 euro.
  • Eguneko sarrera, astelehenetik ostiralera: 4 euro.
  • Eguneko sarrera, asteburuetan eta jaiegunetan: 6 euro.
  • 15 aldiz sartzea hiruhileko naturalean: 35 euro.

Deskontuak abonuetan familia ugarientzat: %10.

–Abonu mistoa (gimnasioa eta igerilekua):

  • 1961etik 2012ra bitartean jaiotako helduak: 210 euro.
  • 1961. urtea baino lehen jaiotakoak eta luzaroko langabeak (gutxienez urtebete): 190 euro.

–Ureztalurretako lurzatiak: 55,00 euro erreguko eta urteko.

–Lehorreko lurzatiak: 3,00 euro erreguko eta urteko.

–Larreak:

  • Lehorreko lurra: 1,50 euro erreguko eta urteko.
  • Ureztalurra: 3,37 euro erreguko eta urteko.

–Cabanillas etxaldeko lurzatiak: Cabanillasko Udalaren arabera. Adierazten ez bada, azken erabakiari jarraituko zaio.

Iragarkiaren kodea: L2600378