2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UXUE
2026rako zerga-tasak
Uxueko Udalak, 2025eko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten zerga-tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen:
–Lurraren kontribuzioa: %0,30.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,03.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: sortzealdi guztietan ezarritako gehieneko koefizienteak eta %10,70eko tasa.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,4ko indizea.
Uxuen, 2026ko abenduaren 18an.–Jarduneko alkatea, María Victoria Tellechea Leoz.
Iragarkiaren kodea: L2600934