29. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 10a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

LUREDERRA FUNDAZIOA

Lanaldiari buruzko 2026rako hitzarmena, Lurederra fundazioaren eta langileen artekoa

Argitara ematen da, Lurederra fundazioaren eta langileen arteko hitzarmena, 2026ko lanaldiari buruzkoa. Hitzarmena 2025eko azaroaren 14an sinatu zuten:

"Lurederra fundazioaren 2026ko urteko lanaldia mila zazpiehun (1.700) ordukoa da, eta horrek hobekuntza dakar benetako gehieneko lanaldi arruntaren aldean, mila zazpiehun eta laurogeita hamabi (1.792) ordukoa baita. Gehieneko lanaldi hori jasota dago ingeniaritza-enpresen, azterlan teknikoen bulegoen, eta ikuskapen, gainbegiratze eta kontrol teknikoaren eta kalitatezkoaren XX. hitzarmen kolektibo nazionalaren 22. artikuluan (2023ko martxoaren 10eko Estatuko Aldizkari Ofiziala), Lurederra fundazioa hari atxikita baitago".

Los Arcosen, 2026ko urtarrilaren 23an.–Lurederra fundazioko zuzendaria, Claudio Fernández Acevedo.

Iragarkiaren kodea: P2600983