2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako
Honen bidez, jendaurrean jartzen da alkateak 2026ko urtarrilaren 15ean eman zuen 21 Ebazpena, zeinaren bidez Beriaingo Udaleko langileendako jaiegunen egutegia onesten baita 2026rako.
Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz (haren bidez aldatu zen Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea, eta urteko lanaldia ezarri zen Nafarroako administrazio publikoetako enplegatuetatik Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnentzat), eta Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 390/2025 Ebazpenari jarraikiz (haren bidez zehaztu ziren, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko asteguneko jaiak).
Aintzat hartuta Beriaingo tokiko jaieguna 2026rako azaroaren 11 izanen dela (San Martin); egun hori ordaindu eginen da, baina ez da errekuperatu beharko.
Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak alkateari ematen dizkion eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea Beriaingo Udaleko langileek 2026an izanen duten jaiegunen lan-egutegia. Hona hemen:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 19a: Aitaren eguna.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
-Uztailaren 31: herriko jaieguna.
–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.
–Irailaren 4: herriko jaieguna.
–Urriaren 12a: Hispanitatearen eguna.
–Azaroaren 2a: Santu Guztien Eguna.
–Azaroaren 11a: San Martin eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Orobat, baliogabeak izanen dira, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta Udaleko langileendako jaiegunak.
Bigarrena.–Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1592 ordukoa izanen da Beriaingo Udaleko Administrazioan, eta honela banatuko da:
1. Eguneko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera.
2. Martxoaren 20a eta abenduaren 4a ez dira lanegunak izanen, lanaldi soberakinagatik.
3. Artikulu honetako aurreko apartatuetan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezia duten langileei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa etab.), lan-egutegi berariazkoa izanen baitute.
Halakoetan, urteko lanorduen kopurua banatzeko orokorrean ezarri ez bezalako sistema baitute, lan-egutegi berezi hori indarrean dagoen sistemari lotuko zaio (betiere lanaldiaren urteko kopurua errespetatuz), bai eguneko lanaldiaren edo txanden iraupenari dagokionez, bai urteko lanorduak asteko egunetan banatzeko kasu bakoitzean erabiltzen den moduari dagokionez; horrek guztiak ez du galarazten beste ordutegi batzuk ezartzeko aukera edo urteko lanorduak banatzeko bestelako sistemak ezartzeko aukera, zerbitzuaren beharrek halakorik komenigarri egiten badute.
Hirugarrena.–Beriaingo Udaleko erregistro orokorra 09:00etatik 14:00etara egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.
Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udaletxeko iragarki-taulan paratzea.
Bosgarrena.–Ebazpen hau Udaleko langileei igortzea.
Aditzera ematen da, denek jakin dezaten, eta bereziki ohartarazten da errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara, ebazpen honen aurka, bakoitzean aipatzen diren epeetan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita: berraztertzeko errekurtsoa, alkatetza honi zuzendua, edo gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean.
2026ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.
Iragarkiaren kodea: L2600626