2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URRAULBEITI
3/2025 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Jendaurrean egon da Udalaren 2025eko aurrekontuan 3. aldaketa egitea onesten duen espedientea, eta jendaurreko aldi horretan inork ez du aurkeztu alegazio, kexa edo oharrik (iragarkia argitaratu zen 2025eko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean, eta udal honen ediktu-taulan); hartara, behin betiko onetsitzat jo eta laburturik ematen da argitara. Hori dena, jarraikiz honako hauei: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
UDALETXEKO AIRE GIROTUA 8.000 euro.
EKARPENA IRATIKO MANKOMUNITATEARI 6.000 euro.
1 9120 1000001 ALKATEAREN ORDAINSARIA 3.000 euro.
1 9200 1600001 GIZARTE SEGURANTZA (UDALA) 5.000 euro.
1 9200 1600902 UDALETAKO FUNTZIONARIOEN MONTEPIOA 10.000 euro.
1 4320 482025 CEDERNA-GARALURen KUOTA 1.500 euro.
Hona hemen gastu horietarako proposatutako finantzaketa, jarraikiz aurreko paragrafoan aipatutako legeriari:
Nafarroako Gobernuaren ekarpena montepiorako 10.000 euro.
Batasuna (idazkaritza) 6.000 euro.
Ezustekoak 17.500 euro.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Urraulbeitin, 2026ko urtarrilaren 26an.–Alkateordea, Francisco Javier Iriarte García.
Iragarkiaren kodea: L2601073