211. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 22a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

64/2026 FORU DEKRETUA, irailaren 30ekoa, zeinaren bidez hobetzen baitira Onura Publikoko Mendien Katalogoa eta Mendi Babesleen Katalogoa eta aldatzen baitira otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Mendien Erregelamenduko zenbait artikulu.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3281/2026 EBAZPENA, urriaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Ospitaleko Farmaziako arloko fakultatibo espezialisten plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko.

2465/2026 EBAZPENA, 2026ko irailaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "EFA193/06 MET- SUSCOAT".

2596/2026 EBAZPENA, urriaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, deialdi bat onesten duena zerbitzu orokorretako zenbait lanpostu huts (D maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko. Lanpostuetatik 4 Nafarroako Unibertsitate Publikoan aritzeko dira, eta bestea Kontuen Ganberan aritzeko.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

AKATS ZUZENKETA, Nafarroako eraikin eta lokalen garbiketako hitzarmen kolektiboko soldatak 2026. urterako berrikusteari buruzko akordioan.

1.7. BESTELAKOAK

52/2026 FORU AGINDUA, urriaren 1ekoa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, gizarte zerbitzuen arloko funtsezko gutxieneko zerbitzuak arautzen dituena, Solera Navarra SLU enpresan eta Segundo Ensanche eguneko zentroan iragarritako greba dela-eta.

191/2026 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiten baitira goi tentsioko instalazio elektriko baten proiekturako, Lizoainibar-Arriasgoitiko, Longidako eta Urrotz-Hiriko udal mugarteetan. Espedientearen kodea: SAT11273.

222/2026 EBAZPENA, urriaren 6koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, administrazio baimena ematen duena petrolio-gas likidotua kanalizazio bidez banatzeko dauden sareak hedatzeko 2026an, Nafarroako Foru Komunitateko zenbait udalerri eta hirigunetan.

1090E/2026 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, "Sarbil 1", "Sarbil 2", "Sarbil 3", "Sarbil 4", "Sarbil 5", "Sarbil 6", "Sarbil 7", "Sarbil 8" eta "Sarbil 9" eguzki-instalazio fotovoltaikoen ingurumen-inpaktuaren adierazpena formulatzeko (barnean hartuta SET-Orcoyen 66kV i-DE arteko ebakuazio-azpiegitura partekatua). Sustatzaileak Sarbil Solar Uno SLU, Eguzki Santa Cruz Uno SLU, Eguzki Quiriaco Dos SLU, Eguzki Rancho Tres SLU, Eguzki Chaparral Cuatro SLU, Eguzki Borda Cinco SLU, Eguzki Soportillo Seis SLU, Eguzki Bojeral Siete SLU eta Eguzki Arpide Ocho SLU dira. Etxauriko udal-mugartean daude estazioak, eta Etxauri, Oltza Zendea eta Orkoien udalerrietako ebakuazio-azpiegiturei eragiten diete.

1111E/2026 EBAZPENA, irailaren 29koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen baimen integratua ematen baitzaio hidrogeno berdea ekoizteko instalazio bati, Tuterako udal mugartean. Hala, instalazioak eta hango jarduerak ingurumen baimen integratuari buruzko proiektuan eta administrazio espedientearen gainerako agirietan aipatzen diren baldintzak bete beharko dituzte, eta, nolanahi ere, ebazpen honen eranskinetan agertzen diren baldintza eta neurriak. Instalazioaren titularra Enhol Gases Renovables SLU da.

1155E/2026 EBAZPENA, urriaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita, aldekoa, Leozko Udal Plan Orokorraren aldaketa bati buruz. Aldaketak 1. poligonoko 147., 148., 149., 543. eta 546. lurzatiei eta bideei eragiten die, Iratxetan, eta sustatzailea Leozko Udala da.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratua emateko espedientea, Desguaces Jesus SLk sustaturik.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratua emateko espedientea, Hormicasa Canteras SLk sustaturik.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuan aldaketa funtsezkoa egiteko espedientea, Taboada Grupo Alimentario SLk sustaturik.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuan aldaketa funtsezkoa egiteko espedientea, Laboratorios Cinfa SAk sustaturik.

ENKANTEA, Monteagudoko ondasun higiezin batena.

ENKANTEA, Noaingo ondasun higiezin batena.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Gora jotzeko 26-01414 errekurtsoa, zerbitzu anitzetako enplegatuak aldi baterako kontratatzeko zerrendak onesteari buruzkoa

ERRO

Oposizio-lehiaketa, bete dadin garbitzaile izateko lanpostu bat eta osatu dadin izangaien zerrenda bat, ordezkapen, baja edo errefortzu beharretarako. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

IRUÑA

Deialdia, hautaproben bitartez bi izangai-zerrenda –bat prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontrataziorako– osatzekoa, Zuzenbideko gradudunaren lanpostuan aritzeko

TAFALLA

Oposizioa, bete daitezen atezain-arropazain-mandatarien bi plaza kirol instalazioan eta Eretan

Oposizioa, bete dadin Perkusio irakaslearen plaza bat, lan-kontratudun finkoaren araubidean eta lanaldi partzialean, jarduteko Udalaren Musika Eskolaren zerbitzura

Oposizioa, bete dadin Saxofoi irakaslearen plaza bat, lan-kontratudun finkoaren araubidean eta lanaldi partzialean, jarduteko Udalaren Musika Eskolaren zerbitzura

ZARRAKAZTELU ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Oposizioa, bete dadin gizarte-hezitzaileen plaza bat, lan-kontratudun finkoen araubidean, errelebo-kontratuaren bidez

Lekualdatze-lehiaketa, bete dadin familia-langilearen plaza bat, lanaldi partzialean

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Oposizio-lehiaketa, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko eta lan-poltsa bat eratzeko, etorkizuneko aldi baterako kontratazioetarako

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Oposizioa, fisioterapeutaren plaza bat betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Oposizio-lehiaketa, txofer peoien hiru plaza betetzeko lan-araubide finkoan eta txanda-kontratuaren modalitatean. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Hasierako onespena

ARAS

Ondasun higiezinen gaineko 2026ko zerga. Borondatez ordaintzeko epea

BERIAIN

Deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko, kultura eta kirol koordinatzailearen lanpostuan jarduteko

BERTIZARANA

Jarduera-lizentzia eskatzea. Zerbitzugunea

BURLATA

Deialdia, dirulaguntzak emateko kirol federatu amateurrerako 2025-2026 kirol-denboraldian. Laburpena

Deialdia, laguntzak emateko udalaren kirol-eskolei, prestakuntza jaso dezaten eta Espainiako txapelketetan parte hartu dezaten 2025-2026 kirol-denboraldian. Laburpena

OLTZA ZENDEA

Ordenantza, ibilgailu elektrikoak kargatzeko zutoinen hornidura elektrikoa arautzen duena. Hasierako onespena

CORTES

Osoko Bilkuraren eskumenak alkateari eskuordetzea

EULZKO KONTZEJUA

Ordenantza, arautzen duena Urederraren ibai bazterren erabilera. Hasierako onespena

GESALATZ

Ordenantza, Udalak energia-komunitatean duen parte-hartzean kontsumo elektrikoak sartzeko laguntzena. Hasierako onespena

ITURMENDI

Ordenantza fiskala, etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duena. Behin betiko onespena

LABEAGAKO KONTZEJUA

Mugaketari buruzko espedientea abiaraztea

LARRAUN

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

LEITZA

Aldaketa, 3.2 toki-sistemako kostuak banatzeko proiektuan. Behin betiko onespena

MENDIGORRIA

Udal-artxibo propioaren erregelamendua. Jendaurrean jartzea

MIRAFUENTES

Ordenantza, bideak arautzen dituena. Hasierako onespena

MORENTIN

Aldatzea 1. poligonoko 104. lurzatiaren kalifikazio juridikoa, eta soberako lurzati gisa sailkatzea. Jendaurrean jartzea

MURCHANTE

Gora jotzeko 26/00862 errekurtsoa, gaueko eta jaiegunetako osagarria atzeraeraginez aitortzeko eta ordaintzeko eskaerari buruzkoa

MURIETA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 827. lurzatian. Hasierako onespena

MURILLO EL CUENDE

Lurraren kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea, 2026ko bigarren seihilekoari dagokionez

ORKOIEN

Katastroko mugen informazio publikoa. Koordenatu absolutuak egiaztatzea (P1575.1 - Katastroko zuzenketa, Cruz Blanca industrialdean)

IRUÑA

Aldaketa, Udal Antolaketari buruzko Dekretuan

Jarduera-lizentziaren eskaera. Ostatu-etxea

GARES

Euskara ikasteko dirulaguntzen 2026ko deialdia. Laburpena

Euskarazko udalekuetan parte hartzeagatik dirulaguntza emateko 2026ko deialdia. Laburpena

Aldaketa, Udal Plan Orokorraren 21. artikuluarena, etxeko abeltzaintzarako instalazioak edo etxeko ukuiluak arautzeko, hiri-lurzoruan ezartzea debekatuta. Informazio publikoa

SAN ADRIÁN

Alkatetza eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

SUNBILLA

Pertsona fisiko edo juridikoen iragarkiak egunkarietan argitaratzeagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

TUTERA

Deialdia, dirulaguntzak emateko peñei eta bestelako elkarteei, Eguberriak direla eta (2026-2027). Laburpena

URDIAIN

Soberako lurzati deklaratzea 3. poligonoko 748. lurzatia. Informazio publikoa

EGUESIBAR

Jarduera-lizentziaren eskaera. Enpresa mintegia

VIANA

Zerga kontrolerako udal plana 2027tik 2029ra bitarteko ekitaldietarako