211. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Monteagudoko ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko uztailaren 30ean, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03497.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200103497

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.

4. Ondasuna adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko den ondasuna:

–Erregistrokoa:

Finka: 3224.

Udalerria/atala: Monteagudo.

Erregistro kode bakarra: 31019000350411.

Finkaren hitzez hitzeko deskribapena:

Zortzi.–Etxebizitza edo pisua, Monteagudoko Nuestra Señora del Camino etorbideko bederatzi zenbakian dagoen eraikineko lehenengo atariko bigarren solairuko eskuinekoa, A motakoa. Ehun eta hamar metro eta berrogeita hamabi dezimetro karratuko azalera eraikia du, eta laurogeita bederatzi metro eta hamar dezimetro karratuko azalera erabilgarria. Atondoa, sukaldea, jakitokia, jangela-egongela, korridorea, jantzigela, hiru logela, bainugela, komuna eta terraza ditu. Mugakideak: sartu eta eskuinean, kokalekuko etorbidea; ezkerrean, beheko solairuaren lurgaina; eta, atzealdean, bigarren atariko A motako etxebizitza. Partaidetza kuota: ehuneko bost oso eta hirurogeita sei ehunen.

Finkak katastroarekiko duen koordinazioa.

Koordinazioaren egoera: Koordinatu gabe.

–Katastrokoa:

Monteagudoko 2. poligonoa, 135. lurzatia, 1. azpieremua, 3. hiri unitatea.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001847552MU.

Kokatze kodeak: 2 135 1 3.

Helbidea edo parajea (*): Nuestra Señora Del Camino etorb. 7, 2. sol.

Azalerak (m2): Nagusia 103,00. Komuna 10,91.

Erabilera, xedea edo lur mota: Etxebizitza.

6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2026ko urriaren 14an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2613499