2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Katastroko mugen informazio publikoa. Koordenatu absolutuak egiaztatzea (P1575.1 - Katastroko zuzenketa, Cruz Blanca industrialdean)
Orkoiengo Udaleko alkateak, 2026ko abuztuaren 13an, honako ebazpen hau eman zuen:
Ikusirik Zuriain Gestión SLk eta Aierdi Ingenieros SLk aurkeztutako eskaera eta Udaleko katastroko teknikariak 2025eko abuztuaren 29an egindako txostena, eta 12/2006 Foru Legearen 28 bis artikuluak Orkoiengo Udalari ematen dizkion eskumenetan oinarrituta, Orkoiengo Udalak 2026ko otsailaren 26an ebatzi zuen (2026/141) hasiera ematea Orkoiengo Cruz Blanca industrialdeko oinarrizko datuak modu kolektiboan berritzeko espedienteari.
Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta hilabeteko epea hasi zen, ukitutako titularrek deklarazioa egin zezaten eta jabetza-tituluak eta bidezkotzat jotzen zituzten gainerako agiriak aurkez zitzaten.
Hilabeteko deklarazio-aldia iragan da, eta ukitutako titularrek ez dute dokumentaziorik aurkeztu. Hortaz, ikusirik Udaleko katastroko teknikariak 2026ko apirilaren 27an egindako txosten berria eta Orkoiengo 1. poligonoko 349., 350., 351., 1572., 1574., 1575., 1577., 1578., 1579., 1580., 1581., 1582., 1583., 1585., 1586., 1595., 1596., 1597., 1598., 1599., 1600., 1604., 1605., 1606., 1652., 1653., 1660., 1661., 1662., 1666., 2117., 2118., 2119., 2120. eta 2121. lurzatien katastro-mugaketaren proposamena, txosten horretan jasotakoa, Orkoiengo Udalak jardun du bat etorriz Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko 12/2006 Foru Legearen 28 bis artikuluan ezarritakoarekin.
Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).
EBAZTEN DU:
Lehena.–Jendaurrean jartzea Orkoiengo 1. poligonoko 349., 350., 351., 1572., 1574., 1575., 1577., 1578., 1579., 1580., 1581., 1582., 1583., 1585., 1586., 1595., 1596., 1597., 1598., 1599., 1600., 1604., 1605., 1606., 1652., 1653., 1660., 1661., 1662., 1666., 2117., 2118., 2119., 2120. eta 2121. lurzatien katastro-mugaketa aldatzeko espedientea, 15 egun baliodunean, interesdunek alegazioak aurkez diezazkioten egin nahi den katastro-aldaketari.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Orkoienen, 2026ko irailaren 30ean.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2612869