211. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Jarduera-lizentzia eskatzea. Zerbitzugunea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–).

Jarraian jendaurrean jartzen den eskaera zehatza:

Sustatzailea: Bidasoil Ipar SL.

Jarduera: zerbitzugunea.

Tokia: Narbarteko 1. poligonoko 286. lurzatia, Bertizaranan.

Bertizaranan, 2026ko urriaren 6an.–Alkatea, Andres Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2613075