211. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZARRAKAZTELU ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Lekualdatze-lehiaketa, bete dadin familia-langilearen plaza bat, lanaldi partzialean

Alkateak urriaren 1ean emandako ebazpen baten bidez, deialdi bat onetsi zen, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko familia-langilearen plaza bat, lanaldi partzialean, Zarrakaztelu aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean aritzeko.

Hautapen-prozesua ondokoetan xedatuari jarraikiz eginen da: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; 215/1985 Foru Dekretua, azaroaren 6koa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua; azaroaren 6ko 97/2024 Foru Dekretua; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdiaren oinarriak.

OINARRIAK

1.–Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da familia-langilearen plaza bat betetzea, lekualdatze-lehiaketa bidez. Plaza lan araubidekoa eta E mailakoa da, eta kode hauek ditu plantilla organikoan:

Familia-langilea, lanaldi partzialean

Lanaldia: 63,63

Ordutegia: Goizez

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, bete beharko dira honako baldintza hauek, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta esleituriko plazaz jabetzeko orduan:

a) Zarrakaztelu aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langile finko izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.

b) E mailan egotea, familia-langilearen lanpostuan.

2.2. Orobat, deialdian parte hartzen ahalko dute, baldin baldintzak betetzen badituzte, plaza erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian daudenek, edo nahitaezko eszedentzian daudenek, baldin administrazio egoeran gutxienez ere urtebetez egon badira; gisa horretara jardunera itzuliko dira, plaza baten behin betiko adjudikazioa lorturik.

Jarduneko zerbitzura itzultzean plaza huts bati behin-behinean atxikita gelditu diren langileek nahitaez aurkeztu beharko dute lekualdatze-lehiaketa honetara, behin betiko destinoa eslei dakien.

2.3. Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du inola ere aldaketarik ekarriko bertan parte hartu aurretik lehiakideek zuten araubide juridikoan.

3.–Eskabideak.

3.1. Eskabideak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskabideak hamabost egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek eskabidea telematikoki aurkez dezakete Mankomunitatearen Erregistroan (https://mssbcarcastillo.sedelectronica.es), edo aurrez aurre, Zarrakaztelu aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Erregistroan (Elizako Plaza 3, 2. solairua, Zarrakaztelu), edo, bestela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

3.3. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabidea aurkezteko unean, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

–Deialdiaren I. eranskineko baremoaren arabera alegatzen diren merezimenduen frogagiriak.

–Lan-bizitzaren txostena, Gizarte Segurantzako diruzaintzak igorria, eta enpresa eta/edo erakunde publikoetan emandako zerbitzuei buruzko frogagiria, egiaztatze aldera aurretiaz betetako lanpostua. Salbuespen gisa, ez dira aurkeztu beharko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan egindako zerbitzuei buruzko merezimenduak, administrazio honek ofizioz egiaztatuko baititu.

–Merezimenduen autoebaluazioaren eredua, II. eranskinean agertzen den moduan.

3.4. Kopia konpultsatuak aurkeztu beharko dira, eta aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

Izangaiek I. eranskineko merezimenduak, behar bezala ordenatuak, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz alegatu eta frogatuko dituzte.

4.–Izangaiak onartzea.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Mankomunitateko buruak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek bost egun naturaleko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak nola aurkeztu behar diren zehaztuko da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpenean.

4.3. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Mankomunitateko buruak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

4.4. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

4.5. Erreklamazioetarako epea amaitutakoan eta haiek ebatzi ondoren, Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

5.–Kalifikazio-epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduna.

5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: María Burgos Catalan, Zarrakaztelu aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua.

Ordezko epaimahaiburua: hark eskuordetutakoa.

Epaimahaikidea: Virgina Gómez Linés, Zarrakaztelu aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-langilea eta ordezkari sindikala.

Ordezkoa: hark eskuordetutakoa.

Epaimahaikidea: M.ª Pilar Areso Elduayen, Zarrakaztelu aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-langilea.

Ordezkoa: hark eskuordetutakoa.

Idazkaria: Begoña San Martín Amor, Zarrakaztelu aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko idazkaria.

Ordezko idazkaria: hark eskuordetutakoa.

5.2. Epaimahaia eratu beharko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean.

5.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, kideen gehiengoa bertan ez bada.

5.4. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea). Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren auzi guztiak.

5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, baina horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Merezimenduen balorazioa.

6.1. Epaimahaiak izangaien merezimenduak baloratuko ditu honako baremo honen arabera:

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 35 puntu gehienez.

b) Ikastaroak, baldin zerikusirik badute bete beharreko lanpostuarekin: 15 puntu gehienez.

6.2. Epaimahaiak I. eranskineko baremoaren arabera kalifikatuko eta puntuatuko ditu izangai bakoitzak aurreko bi apartatuei dagokienez alegatutako eta frogatutako merezimenduak.

Merezimendu guztiak, administrazio publikoetan egindako zerbitzuenak barne, agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean. Zarrakaztelu aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean emandako zerbitzuei lotutako merezimenduak ez dira frogatu beharko.

6.3. Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio handiagorik eman, atal bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino.

6.4. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiakideek alegatutako eta frogatutako merezimenduez.

6.5. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du parte-hartzaileek lortutako puntuazioa, kide diren udalen web-orrietan, eta bost egun balioduneko epea irekiko du, interesdunek eskubidekotzat jotzen duten guztia alega dezaten merezimenduen balorazioaren gainean.

6.6. Lehiakideek guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Berdinketak hautsi gabe jarraitzen badu, lehiakide zaharrenaren alde eginez ebatziko da.

6.7. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiakideek alegatutako eta frogatutako merezimenduez.

6.8. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du parte-hartzaileek lortutako puntuazioa, Mankomunitatearen kide diren udalen web-orrietan, eta bost egun balioduneko epea irekiko du, interesdunek eskubidekotzat jotzen duten guztia alega dezaten merezimenduen balorazioaren gainean.

6.9. Lehiakideek guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Berdinketak hautsi gabe jarraitzen badu, lehiakide zaharrenaren alde eginez ebatziko da.

7.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera, eta plaza hutsak hautatzea.

7.1. Aurkeztutako erreklamazioak ebatzitakoan, epaimahaiak parte hartzen duten pertsona guztien behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu kide diren udalen web-orrietan, eta Mankomunitateko buruari igorriko dizkio lehiakideen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, eta espediente osoa.

Organo deitzaileak puntuazio-ordenari jarraikiz eginen du plazak hautatu eta esleitzeko egintza.

Hautaketari buruzko emaitzaren informazioa argitaratuko da Zarrakaztelu aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen kide diren udalen web-orrietan, bai eta Mankomunitatearen iragarki-taulan ere.

Eskabidea ezarritako epean bidaltzen ez dutenek lehiaketaren xede diren plaza hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

Plaza hutsak hautatzeko epea bukatuta, lehiakideek ezin izanen diote uko egin hautaturiko plazari.

8.–Plazak esleitzea eta jabetza hartzea.

8.1. Mankomunitateko buruak plaza esleituko du aurkeztutako eskabideen arabera.

Plaza huts bat hautatzeak berekin dakar lehiakideak esleitzen zaion plaza berariaz onartzea, eta ezin izanen dio uko egin.

8.2. Plaza hutsa esleitu ondoren, Mankomunitateko buruak plazari dagokion izendapena eginen du, eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.3. Izangaiak esleipenaren ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du esleitutako plazaz, eta deia egiten duen organoak jabetza hartzeko data zehatz bat ezar dezake ebazpen horretan.

9.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarrien edo deialdia bera aplikatzeko egintzen aurka, baldin egintza horiek ez badira kalifikazio-epaimahaiarenak, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Kalifikazio-epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Bai aurkezten diren errekurtso guztiak bai haien ebazpena Udalaren web-orrian argitaratuko dira, hautapen-prozesu honetako interesdunei jakinarazpenak eta epatzeak egiteko.

Zarrakaztelun, 2026ko urriaren 1ean.–Mankomunitateko burua, María Burgos Catalan.

I. ERANSKINA.–BAREMOA

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 35 puntu gehienez.

Administrazio publikoetan egindako zerbitzuen balorazioa egiteko, 3 puntu emanen zaio, lanpostu berdinean egindako urte bakoitzeko, deialdia argitaratzen den egunean onetsitako antzinatasunari.

Oharrak a) atalerako:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, egindako zerbitzualdiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

2. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

3. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeari begira, kontatuko dira egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan egin izan balitu bezala.

4. Lan eskarmentua baloratze aldera, lan-bizitzaren txostena aurkeztu beharko da, Gizarte Segurantzako diruzaintzak igorria, eta enpresa eta/edo erakunde publikoetan emandako zerbitzuei buruzko frogagiria, egiaztatze aldera aurretiaz betetako lanpostua.

b) Prestakuntza (gehienez 15 puntu).

b.1) Prestakuntza-ekintzak, baldin lanpostuaren zereginekin lotura badute, eta 4 ordu edo gehiagokoak badira. Prestakuntza azken 20 urteetan egina izan behar da, erreferentzia gisa hartuta lehiaketaren deialdia noiz argitaratzen den Nafarroako Aldizkari Ofizialean. 1 puntu emanen da 10 eskola orduko, eta gehienez 15 puntu emanen dira.

Oharrak b) atalerako:

1. Ikasturte akademiko bateko iraupena jasotzen duten ziurtagiriei, orduak zehaztu gabe, 50 orduren balorazioa emanen zaie.

2. Ikastaroen baremoa ezartzeko, frogagiri edo diploma ofiziala aurkeztu beharko da. Hala, prestakuntza-ekintzak soilik baloratuko dira, baldin eta honako hauek antolatu badituzte: administrazio publikoen etengabeko prestakuntza planari atxikitako zentro edo erakundeek, erakunde sindikalek, Iruñeko Udalak eta haren erakunde autonomoek edo bestelako administrazio publikoek. Balorazioak egiteko, aintzat hartuko dira erakunde hauek emandako ikastaroak: lanbide-elkargoak, lanbide-mutualitateak, unibertsitateak eta Lanbide Heziketako ikastetxeak, baldin eta inskribatuta badaude Unibertsitateaz Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan. Prestakuntza-ekintzek ez badituzte betetzen erakunde antolatzailearen baldintzak, baina administrazioak aginduta edo baliozkotuta egin badira, izangaiaren ardura izanen da inguruabar hori frogatzea.

3. Jardunaldietara edo kongresuetara joatea baloratzeko, orduak edo kredituak agertu beharko dira.

4. Kredituak zenbatze aldera, eskola-kreditu bat 10 ikastorduren baliokidea izanen da; ECTS (Kredituak Transferitu eta Metatzeko Europako Sistema) kreditu bat, bestalde, 25 ikastorduren baliokidea izanen da.

5. Osasun-langileendako etengabeko prestakuntza batzordeak emandako prestakuntza kredituen kasuan, ez dira ikastorduen baliokide gisa hartuko, eta, beraz, ikastaroaren iraupena orduetan frogatu beharko da.

6. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak ez dira atal honetan baloratuko, ez unibertsitatekoak, ez unibertsitatetik kanpokoak; hau da, ez da titulu arauturik baloratuko.

7. Apartatu honetan baloratzen diren merezimenduek lotura izan behar dute lehiaketaren xede den lanpostuarekin eta zeharkako etengabeko prestakuntzarekin (esate baterako, informatikarekin, berdintasunarekin, kalitatearekin, zeinu hizkuntzarekin, laneko arriskuen prebentzioarekin), eta bete behar dituzte, orobat, ohar hauen 2. puntuan ezarritako baldintzak.

II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUEN BALORAZIOA

I.–LEKUALDATZE LEHIAKETA

Lanpostuaren izena:

Deialdia noiz eman zen argitara (aldizkari-zenbakia eta data):

II.–DATU PERTSONALAK

Izen-deiturak:

NANa:

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 35 puntu, gehienez.

A.–IZANGAIAK BETE BEHARREKOA

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 35 puntu gehienez.

Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, 3 puntu urteko: kontuan hartuta lanpostu berean aitortutako antzinatasuna, deialdia argitaratzen den egunean.

ESLEITUTAKO PUNTUAZIOA

EPAIMAHAIAK EZ BALORATZEKO EDO ZUZENTZEKO
ARRAZOIA

(DAGOKIONEAN)

Lanpostua:

Aldia:

Lanpostua:

Aldia:

Lanpostua:

Aldia:

Lanpostua:

Aldia:

Lanpostua:

Aldia:

BALORAZIOA, GUZTIRA (a atala)

b) Prestakuntza (gehienez 15 puntu).

b.1) Prestakuntza-ekintzak, baldin eta lotura badute lanpostuarekin, eta 4 ordukoak edo hortik gorakoak badira. Prestakuntza azken 20 urteetan egina izan behar da, erreferentzia gisa hartuta lehiaketaren deialdia noiz argitaratzen den Nafarroako Aldizkari Ofizialean. 1 puntu emanen da 10 eskola orduko, eta gehienez 15 puntu emanen dira.

IZANGAIAK BETE BEHARREKOA

EPAIMAHAIAK EZ BALORATZEKO EDO ZUZENTZEKO
ARRAZOIA

(dagokionean)

Izena

Esleitutako puntuazioa

1. prestakuntza-ekintza

2. prestakuntza-ekintza

3. prestakuntza-ekintza

4. prestakuntza-ekintza

5. prestakuntza-ekintza

6. prestakuntza-ekintza

7. prestakuntza-ekintza

8. prestakuntza-ekintza

9. prestakuntza-ekintza

10. prestakuntza-ekintza

IZANGAIAK BERE BURUARI EMANDAKO PUNTUAZIOA,
GUZTIRA

(a+b) Gehienez 50 puntu

EPAIMAHAIAK ESLEITUTAKO PUNTUAZIOA,
GUZTIRA

(a+b) Gehienez 46 puntu

Iragarkiaren kodea: L2612917