2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
Deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko, kultura eta kirol koordinatzailearen lanpostuan jarduteko
Beriaingo Udalak, alkatearen 2026ko urriaren 8ko 457. Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi du kultura eta kirol koordinatzailearen plaza bat betetzeko lehiaketa-oposizio bidez, aldi baterako eta administrazio-araubidean.
Deialdiaren oinarriak Beriaingo Udalaren egoitza elektronikoan daude:
https://sedeelectronica.beriain.es
Deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori luzaezina izanen da.
Beriainen, 2026ko urriaren 8an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.
Iragarkiaren kodea: L2613161