211. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Pertsona fisiko edo juridikoen iragarkiak egunkarietan argitaratzeagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Sunbillako Udalak, 2026ko urriaren 2an egindako osoko bilkura arruntean, aho batez hasierako onespena eman dio Udalak pertsona fisiko edo juridikoen iragarkiak egunkarietan argitaratzeagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen ordenantza fiskalari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aipaturiko ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da eta testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Sunbillan, 2026ko urriaren 5ean.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L2613000