2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EULZKO KONTZEJUA
Ordenantza, arautzen duena Urederraren ibai bazterren erabilera. Hasierako onespena
Eulzko Kontzeju Batzarrak, 2026ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Eulzko Kontzejuan Urederraren ibai bazterren erabilera arautzen duen ordenantza. Beraz, espedientea jendaurrean egonen da 30 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan. Hori guztia, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldian inork erreklamazio, kexa eta oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, 325.1.c) artikuluko manuei jarraikiz; hala izanik ere, aipatu aldaketaren testua argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, lege beraren 326. artikuluari jarraikiz.
Eultzen, 2026ko urriaren 6an.–Kontzejuko burua, Adrián Azkona Crespo.
Iragarkiaren kodea: L2613072