2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURIETA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 827. lurzatian. Hasierako onespena
Murietako Udalak, 2026ko irailaren 17an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1. poligonoko 827. lurzatiaren hiri-jarduketarako plan berezia, Apartamentos Sanz de Acedo SLk sustatua eta Beatriz Muneta Lizasoain arkitektoak idatzia.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Murietan, 2026ko urriaren 6an.–Alkatea, Felipe Ajona Chasco.
Iragarkiaren kodea: L2613073