2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, hautaproben bitartez bi izangai-zerrenda –bat prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontrataziorako– osatzekoa, Zuzenbideko gradudunaren lanpostuan aritzeko
Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako zuzendariak 2026ko urriaren 7an emandako ebazpenaren bidez, honako hau onetsi zuen:
Deialdia, hautaproben bitartez bi izangai-zerrenda –bat prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontrataziorako– osatzekoa, Zuzenbideko gradudunaren lanpostuan aritzeko, udalean eta haren erakunde autonomoetan gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.
Deialdi honen oinarriak eskura daude www.pamplona.es/eu webgunean.
Iruñean, 2026ko urriaren 7an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2613181