211. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2026ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, abuztuaren 24an, 2026ko aurrekontu orokorraren eta hura betearazteko oinarrien hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea iragan da, aurrekontuaren kontra inork ere erreklamaziorik aurkeztu gabe. Larraungo Udalak, 2026ko irailaren 30ean egindako osoko bilkuran, behin betikoz onetsi ditu 2026ko ekitaldirako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoa betez.

Hori dela eta, aipatutako foru legean xedatutakoari jarraikiz, laburturik argitaratzen da behin betikoz onetsitako aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 352.500,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 60.233,83 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 9.934,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 542.844,85 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 11.800,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 253.281,57 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.230.594,25 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen gastuak: 367.010,18 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 260.635,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza gastuak: 4.000 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 345.667,50 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 253.281,57 euro.

Gastuak, guztira: 1.230.594,25 euro.

Mugiron (Larraun), 2026ko urriaren 2an.–Alkatea, Mikel Uharte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2612970