211. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Ordenantza, Udalak energia-komunitatean duen parte-hartzean kontsumo elektrikoak sartzeko laguntzena. Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2026ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, Udalak energia-komunitatean duen parte-hartzean kontsumo elektrikoak sartzeko laguntzena.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Muetzen (Gesalatz), 2026ko urriaren 5ean.–Alkatea, Juan Antonio Urra Caro.

Iragarkiaren kodea: L2613004