211. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MORENTIN

Aldatzea 1. poligonoko 104. lurzatiaren kalifikazio juridikoa, eta soberako lurzati gisa sailkatzea. Jendaurrean jartzea

Morentingo Udalak, 2026ko ekainaren 12an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen espediente bat abiaraztea, 1. poligonoko 104. lurzatiaren kalifikazio juridikoa aldatzeko. Helburua da soberako lurzati gisa sailkatzea, gero zuzenean besterentzeko mugakideei.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok kontsultatu eta aurkez ditzan bidezko iruditzen zaizkion kexa, erreklamazio edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko foru legea).

Morentinen, 2026ko irailaren 16an.–Alkatea, Ana Ormaechea Merino.

Iragarkiaren kodea: L2612880