2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Aldaketa, Udal Antolaketari buruzko Dekretuan
Iruñeko Udaleko alkateak honako dekretu hau onetsi zuen 2026ko irailaren 28an:
DAL 28-SEP-26 (2/AL).
Ikusirik Udal Antolaketari buruzko DAL 15-ENE-24 (3/AL) Alkatetza Dekretua, zeina aldatu egin baitzuten DAL 22-ENE-24 (2/AL), DAL 19-FEB-24 (1/AL), DAL 23-OCT-24 (1/AL), DAL 09-MAY-25 (1/AL) eta DAL 09-SEP-25 (3/AL) dekretuek, eta egoki jotzen denez Proiektu Estrategikoetako eta Mugikortasuneko Alorrean sartzea aparkalekuen emakiden jarraipena eta haien ustiapenaren kontrola, ibiak, administrazio-emakidaren araubidepean aparkatzeko tokiak erabiltzeko lagapenen jarraipena eta kontrola egitea, eta autobus geltokiaren administrazio-emakidaren gaineko jarraipena egitea, Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 124.4k) artikuluarekin bat etorrita,
XEDATZEN DUT:
Lehena.–Proiektu Estrategikoetako eta Mugikortasuneko Alorreko Mugikortasuna izeneko B apartatua aldatzea Udal Antolaketari buruzko Dekretuaren 3.7 artikuluan, eta hauxe jartzea:
B.–Mugikortasuna:
–Hiriko auzoen arteko eta Iruñerriarekiko oinezkoen ibilbide-plana garatzea, bereziki aintzat hartuz oztopo arkitektonikoak kentzea, eta garraiobideen arteko loturak ahalbidetuz.
–Mugikortasun Jasangarriaren aldeko Ituna garatzen jarraitzea.
–Hiriko mugikortasuna ebaluatzea, berariazko azterlanak eginez edo enkargatuz eta jarduteko proposamenak diseinatuz.
–Hiri-mugikortasun jasangarriko moduak sustatzea.
–Eskola-bide seguruen sorrera sustatzea, ikastetxeekin elkarlanean.
–Gaur egungo bidegorrien sarea aztertu eta hedatzea.
–Ibilgailu elektrikoak kargatzeko sarea sustatzea.
–Mugikortasunari lotutako zeregin guztiak sustatzea eta horietan laguntzea, bereziki jabari publikoko informazio- eta publizitate-euskarrien emakida.
–Irisgarritasunaren Ardura duen Unitatearen eta Mugikortasuneko Zerbitzuaren bidez, buru jardutea –zerikusia duten gainontzeko alorrekin elkarlanean–, batetik, Iruñeko hirian irisgarritasun unibertsala eta integrala bermatzeko behar diren neurriak hartzeko, eta bestetik, mugikortasun jasangarriko politikek eragindako aldaketa fisikoak diseinatzeko eta betearazteko.
–Aparkalekuen emakiden jarraipena eta haien ustiapenaren kontrola.
–Ibiak.
–Administrazio-emakidaren araubidepean aparkatzeko tokiak erabiltzeko lagapenen jarraipena eta kontrola egitea –esleitu aurretik eta ondoren–.
–Autobus-geltokiaren administrazio-emakidaren jarraipena.
Bigarrena.–Hiri Kontserbazioko eta Osasuneko Alorreko Hir-kontserbazioa izeneko A apartatua aldatzea Udal Antolaketari buruzko Dekretuaren 3.7 artikuluan, eta hauxe jartzea:
A.–Hiri-kontserbazioa:
–Kontserbazio- eta mantentze-lanak egitea (bide publikoak, lorategiak, hiri-altzariak, eraikinak eta igogailuak).
–Mantentze-lanetarako kontratuen kontrola.
–Ibilgailu-parkea.
–Hiriko argiteria (kontserbatzea eta mantentze-lanak).
–Hiriko garbiketa.
–Biltegi-parkea.
–Honako hauen gastuak: ur-kontsumoa, zabor-tasak, ureztatzeko ura eta elektrizitate-harguneak eta -kontsumoa.
Hirugarrena.–Dekretu hau 2026ko urriaren 1ean sartuko da indarrean, kontuan hartu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratzen den.
Iruñean, 2026ko urriaren 1ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2612974