211. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDIAIN

Soberako lurzati deklaratzea 3. poligonoko 748. lurzatia. Informazio publikoa

Urdiaingo Udalak, 2026ko irailaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen soberako lurzati deklaratzea Urdiaingo 3. poligonoko 748. lurzatia. 16,20 m² ditu, eta Iturralde kalean dago.

Soberako lurzatiaren deklarazioaren xedea da lursaila adjudikatzea jabe eskatzaileei, alegia, zolatu eta sailkatu gabeko soberako lursailaren mugakide ere badiren jabeei.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Urdiaingo Udalaren iragarki-taulan argitaratuta, nahi duenak aztertu eta bidezko irizten dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.

Urdiainen, 2026ko irailaren 30ean.–Alkatea, David Carmelo Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2612862