211. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

191/2026 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiten baitira goi tentsioko instalazio elektriko baten proiekturako, Lizoainibar-Arriasgoitiko, Longidako eta Urrotz-Hiriko udal mugarteetan. Espedientearen kodea: SAT11273.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 13an emana 95/2026 Ebazpenaren bidez, Lizoainibar-Arriasgoitiko, Longidako eta Urrotz-Hiriko udal mugarteetan goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eman ziren, eta proiektu horrek onura publikoa duela zehazki deklaratu zen. Espedientearen kodea: SAT11273.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea aipatutako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Urrotz-Hiriko eta Longidako alkateei, edo haiek eskuordetutako zinegotziei, ager daitezen okupatu aurreko aktak egitera eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera, Urrotz-Hiriko eta Longidako udaletxeetan, 2026ko azaroaren 24an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie, banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Urrotz-Hiriko eta Longidako udaletxeetako iragarki-tauletan argitaratzea.

Iruñean, 2026ko urriaren 1ean.–Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.

Iragarkiaren kodea: F2612953