2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERRO
Oposizio-lehiaketa, bete dadin garbitzaile izateko lanpostu bat eta osatu dadin izangaien zerrenda bat, ordezkapen, baja edo errefortzu beharretarako. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda
2026ko urriaren 9an, Erroibarko Udaleko alkateak 168/2026 ebazpena eman du, garbitzaile izateko lanpostu baterako izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.
Lanaldi partzialeko garbitzaile izateko lanpostu baterako deialdian onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda 2026ko 123. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 25ean.
Alegazioak aurkezteko epea iragan eta haiek ebatzita, bidezkoa da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.
Hortaz,
EBATZI DUT:
1. Onartuen behin betiko zerrenda onartzea:
1.–DÍAZ GONZÁLEZ, AYLISET
2.–EQUIZA CAMPOS, GREGORIO
3.–MORGADO DIEZ, IKER
4.–PEREZ NIEVAS, LUIS
5.–GASTEARENA ARRAIZ, MARIA MERCEDES
2. Baztertuak: bat ere ez.
3. Oposizioko lehen eta bigarren ariketak 2026ko azaroaren 12an eginen dira, ostirala, Erroibarko udaletxean (Frantziako errepidea z.g., 31696 Lintzoain), 9:30ean lehena eta 11:30ean bigarrena.
Ariketetarako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala edo baliokidea, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat aldean dutela agertu beharko dute.
Azterketara agertzen ez diren edo nortasuna aipatutako moduan egiaztatzen ez duten izangaiak oposiziotik baztertuko dira.
4. Ebazpen hau mahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Lintzoainen, 2026ko urriaren 9an.–Alkatea, Leire Remiro Esnoz.
Iragarkiaren kodea: L2613220