2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Deialdia, dirulaguntzak emateko peñei eta bestelako elkarteei, Eguberriak direla eta (2026-2027). Laburpena
DDBN kodea: 932200.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/932200).
Deialdi honen xedea da arautzea Tuterako Udalak nola emanen dizkien dirulaguntzak hiriko peñei eta irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarteei, jai-animazioko jarduerak antolatzeko 2026-2027ko Eguberrien aurretik eta horiek bitartean, jende guztiarentzat, oro har. Jarduera horiek izan beharko dute Eguberrien ingurukoak soilik, edo Eguberrietako ekitaldiak egiten laguntzen dutenak, eta arreta berezia jarri beharko dute apainketan, girotzean eta jardueretan, Eguberrien gaiarekin bat etor daitezen.
Tuteran, 2026ko irailaren 25ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2612814