2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Oposizioa, fisioterapeutaren plaza bat betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren 2026ko urtarrilaren 28ko ebazpen baten bidez (36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 19an), deialdi bat onetsi zen fisioterapeutaren plaza bat betetzeko, oposizio bidez eta txanda irekiko hautapen-prozesua eginda, bat etorriz honako arau hauetan gai horretaz ezarrita dagoenarekin: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; Nafarroako Administrazio Publikoetako postuetan sartzeko Erregelamendua, aurreko araua garatzeko eta aplikatzeko eman zena; aplikagarriak diren gainerako arauak, eta deialdiaren oinarriak berak.
Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren apirilaren 16ko 10/2026 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen (84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 30ean).
Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, Ernesto Uhalte Teresek, Lourdes Aparecida Dos Santos Batistak eta Isabel Resano Alvarezek alegazioak aurkeztu dituzte. Ikusirik Ernesto Uhaltek eranskin sinatua aurkeztu duela, Lourdes Dos Santosek eranskin betea aurkeztu duela eta Isabel Resanok hasieran aurkezturiko eranskina zuzendu duela.
Ikusirik ez direla epe barnean zuzendu Idoya Brieba Ibarrolak eta Olaia Berasain Ayestak aurkeztutako eskaeretako akatsak.
Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, urriaren 2an emandako 25/2026 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi du:
Lehena.–Baiestea Ernesto Uhalte Teresek, Lourdes Aparecida Dos Santos Batistak eta Isabel Resano Alvarezek aurkeztutako alegazioak, eskaerako akatsak zuzendu baitituzte.
Bigarrena.–Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea honako deialdi honetarako: fisioterapeutaren plaza bat betetzeko deialdia, oposizio bidez eta txanda irekiko hautapen-prozesua eginez. Zerrenda I. eranskinean ageri da.
Hirugarrena.–Izangaiei ohartaraztea oposizioaldiko lehen eta bigarren ariketak azaroaren 21ean eginen direla, 09:00etan, Irunberriko gizarte-etxean (Klaustro plaza 10, Irunberri).
Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea epaimahaikideei, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Irunberriko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan.
Irunberrin, 2026ko urriaren 2an.–Mankomunitateko burua, Begoña Gogorcena Marín.
I. ERANSKINA.–Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, honako deialdi honetarako: fisioterapeutaren plaza bat betetzeko deialdia, oposizio bidez eta txanda irekiko hautapen-prozesua eginez
–Onartuak:
ALONSO BUENO, IRUNE
ARRIAGA MILAGRO, NAIARA
CORREDOR GOROSQUIETA, MIRIAM
DOS SANTOS BATISTA, LOURDES APARECIDA
ECHENIQUE GUTIERREZ, MAITE
GARISOAIN YOLDI, YAGO
IBAR BARIAIN, AINHOA
IBAÑEZ BAZTAN, AIMAR
IRIARTE BARRERA, MARIA SOLEDAD
LOPEZ GUERRERO, MARIA
MERINO PEREZ, MARIA TERESA
RESANO ALVAREZ, ISABEL
RUBIO GARCIA, ISMAEL
SAMPER LOPEZ, ESTHER
SOLA CEMBORAIN, NATALIA
UHALTE TERES, ERNESTO
–Baztertuak:
BRIEBA IBARROLA, IDOYA
BERASAIN AYESTA, OLAIA
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
A) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iragarkiaren kodea: L2612948