211. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Osoko Bilkuraren eskumenak alkateari eskuordetzea

Prozedura bakoitzaren izapideak bizkortu beharrez, alkateari eskuordetuko zaio Osoko Bilkuraren eskumen hau:

Enkante-espedienteen ebazpena, enkanteak esleitu gabe gelditzen direnean soilik. Enkanteak izaten ahal dira laborantzarako herri-lurren loteenak zein herri-larreen loteenak.

Eskuordetza horrek zehazten duen eran eta han ezarritako mugak gainditu gabe erabiliko du alkateak berari eskuordetutako eskumena, eta inongo beste organori ezin izanen dio eskuordetu.

Eskumen hori Osoko Bilkurarenak da, eta alkatearen esku uzten ahal da, bat etorriz ezarritakoarekin Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.4 artikuluan, lege-testu beraren 22.2 artikuluko ñ) eta q) apartatuei dagokienez.

Apirilaren 2ko Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 22. artikuluaren arabera, Udalbatzaren osoko bilkurak alkateari eta Tokiko Gobernu Batzarrari uzten ahal dizkie eskumenetako batzuk eskuordetzan. Gauza bera xedatzen da beste bi arau hauetan ere: apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 23.2 artikuluan (legegintzako errege dekretu horren bidez onetsi zen toki-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina), eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 51.1 artikuluan (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 51.2 artikuluan (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) ezarrita dago Udalbatzaren osoko bilkurak gehiengo soilez adostu behar duela eskuordetza, eta indarra hartuko duela erabakia hartu den egunean berean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharra galarazi gabe.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 51.3 artikuluan xedatzen da (114.etik 118.era arteko artikuluekin bat etorriz) eskuordetze-akordioak honako hauek adierazi behar dituela: zer gai eskuordetuko diren, eskuordetzen diren ahalmen zehatzak eta horiek gauzatzeko berariazko baldintzak, betiere aipatutako erregelamenduan ezarritako araubide orokorrean zehazten diren neurrian edo hartatik aldentzen diren neurrian.

Eskudantzien eskuordetza denbora mugagaberako dela ulertuko da, non ez duen eskuordetzaren ebazpenak edo erabakiak bestelakorik ezartzen; orobat, isilbidez onartutzat joko da, baldin eta alkateari erabakia jakinarazten zaion egunetik hiru egun balioduneko epean alkateak Osoko Bilkurari berariaz adierazten ez badio ez duela onartzen eskuordetza. Eskuordetze hori ez da ezeztatuko Alkatetzaren titularra edo Tokiko Gobernu Batzarraren osaera aldatze hutsagatik.

Eskuordetzea ezeztatzeko edo aldatzeko, bete beharko dira eskuordetza emateko eskatzen diren formalitate berberak (Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 114.3 artikulua).

Eskuordetza egiten duen organoak, noiznahi, bereganatzen ahalko du eskuordetza –betiere administrazio-prozedura erkidearen alorrean indarrean den legediarekin bat etorrita; orobat, eskuordetza bereganatuz gero, jatorriz eskumena berea duen organoak berraztertu egin ditzake organo eskuordeak emandako ebazpenak, egintza administratiboak ofizioz berrikusteko ezarritako kasu eta baldintza berberetan, hala aurreikusten baita bi arau hauetan: azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 116. artikulua (arau horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikulua (arau horrek jorratzen du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa).

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 115. artikuluaren arabera (arau horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), eskuordetza egin duen organoak jasotzen ahalko du eskuordetzari buruzko informazio xehatua eta haren ondorioz sorturiko egintzen edo xedapenen gaineko informazioa, baldin eta bestelakorik xedatu ez bada. Era berean, garrantzizko erabakiak hartu aitzin jakinaren gainean egoteko ahalmena du.

Artikuluan berean xedatzen denez, eskuordetutako organoak bere esku dituen eskumenak erabiliz egiten dituen egintzak organo eskuordetzaileak egintzat hartuko dira. Horrenbestez, organo horri dagokio aurkezten diren berraztertzeko errekurtsoak ebaztea, non eskuordetze-erabakian ez zaion berariaz esleitzen eskuordetza jaso duen organoari ahalmena, berak emandako egintzen aurkako berraztertzeko errekurtsoak ebazteko.

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 117. artikuluak (arau horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) debekatzen du hirugarren bati eskuordetzea beste organo batek eskuordeturik jasotako eskumen edo ahalmenak.

Espedientean jasota dago idazkariaren txostena (2026/0055 txostena, 2026ko irailaren 1ekoa).

Horiek guztiak horrela eta bat etorriz ezarritakoarekin Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.4 artikuluan, lege-testu beraren 22.2 artikuluko ñ) eta q) apartatuei dagokienez, honako hau erabaki da, aho batez, 2026ko irailaren 8ko osoko bilkuran:

Alkateari eskuordetzea enkante-espedienteak ebazteko eskumena, enkanteak esleitu gabe gelditzen direnean soilik. Enkanteak izaten ahal dira laborantzarako herri-lurren loteenak zein herri-larreen loteenak.

Eskuordetza horrek zehazten duen eran eta han ezarritako mugak gainditu gabe erabiliko du alkateak berari eskuordetutako eskumena, eta inongo beste organori ezin izanen dio eskuordetu.

Alkateak Osoko Bilkurari azaldu beharko dio nola baliatu duen eskuordetze hori. Kasua bada, kasu bakoitzean zer ebatzi duen azaldu beharko du.

Eskuordetzeak iraunen du dagokion erabakia hartzeko behar den denbora. Ulertuko da alkateak isilbidez onartu duela, baldin eta alkateari erabakia jakinarazten zaion egunetik hiru egun balioduneko epean alkateak ez badio Osoko Bilkurari berariaz adierazten ez duela eskuordetzea onartzen.

Cortesen, 2026ko irailaren 18an.–Alkate udalburua, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2612552