2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Ordenantza, ibilgailu elektrikoak kargatzeko zutoinen hornidura elektrikoa arautzen duena. Hasierako onespena
Oltza Zendeako Udalak, 2026ko urriaren 1ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ibilgailu elektrikoak kargatzeko zutoinen hornidura elektrikoa arautzen duen udal-ordenantza.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarki-taulan ere paratuko da, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.
Jendaurrean egoteko epea iraganik inork ez badu erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkeztu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua.
Oltza zendean, 2026ko urriaren 2an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2612968