211. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

AKATS ZUZENKETA, Nafarroako eraikin eta lokalen garbiketako hitzarmen kolektiboko soldatak 2026. urterako berrikusteari buruzko akordioan.

2026ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 5ekoan, argitaratu zen 69C/2026 Ebazpenaren iragarkia. Ebazpen horren bidez, erabaki zen honako akordio hau erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea: akordioa, Nafarroako eraikin eta lokalen garbiketako hitzarmen kolektiboko soldatak 2026. urterako berrikusteari buruzkoa (hitzarmenaren kode zenbakia: 31004605011982).

Akordio horretan honako akats hau hauteman da:

Honako hau dioen tokian:

"Jaiegunen plusa: 3,28 euro/ordu (21,84 euro / 6,66 ordu)".

Honako hau behar du:

"Jaiegunen plusa: 3,41 euro/ordu (22,69 euro / 6,66 ordu)".

Aditzera ematen da akats zuzenketa, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 25ean.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendioroz Casallo.

Iragarkiaren kodea: F2613392