2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Deialdia, dirulaguntzak emateko kirol federatu amateurrerako 2025-2026 kirol-denboraldian. Laburpena
DDBN kodea: 933140.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/933140).
Burlatako Udalak, Kirol Arloaren bidez, aparteko dirulaguntza batzuk emanen dizkie kirol-elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko eta legez eratutako erakundeei, baldin 2025-2026 denboraldian lehiaketa-jarduerak egin badituzte kirol federatuko eremuan. Laguntza horiek norgehiagokako araubidean emanen dira.
Deialdi honetan araututa ez dagoen orotan, honako hauek aplikatuko dira: Burlatako Udalaren Dirulaguntzen ordenantza orokorra, argitaratu baitzen 2021eko 185. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 9an; 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa; eta 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.
Deialdiaren testu osoa herritarren eskura dago https://www.burlada.es/eu/ helbidean eta Udalaren bulegoetan.
Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, laguntza hauen urteko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu (Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bidez) eta biharamunetik hasita.
Burlatan, 2026ko urriaren 2an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2612960