211. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Noaingo ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko uztailaren 30ean, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03484.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200103484

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko den ondasuna:

–Lote bakarra:

Erregistrokoa: Elorzko 12.121 zenbakiko finka, Agoizko Jabetza Erregistroko 3129. liburukian inskribatua, Elorzko 187. liburuko 176. folioan. Erregistro kode bakarra: 31001002207503. Deskribapena: hirikoa: hogeita bederatzi. Hogeita bederatzi zenbakiko aparkaleku plaza, Noaingo Udal Planeko 4. arearen 4.2 exekuzio unitatean kokatutako eraikinaren sotoan, Elortzibarren. Hamabost metro eta berrogeita hamar dezimetro karratuko azalera erabilgarria du, gutxi gorabehera. Mugakideak: iparraldean, hogeita zortzi zenbakiko aparkaleku plaza; hegoaldean, hogeita hamar zenbakiko aparkaleku plaza; ekialdean, hamalau zenbakiko aparkaleku plaza; eta, mendebaldean, kalea edo errodatze eremua. Eraikin osoko elementu komun orokorretan %0,25eko partaidetza du, eta dagokion hirigintza multzoko garajearen azpikomunitatean %2,59koa. Titulartasuna:

Katastroa: Elortzibarko (Noain) 2. poligonoa, 1438. lurzatia, 1. azpieremua, 29. hiri unitatea; Noain, La Lostra etorb. 14-AP, sotoa, 29 zenbakia; 14,35 metro karratukoa (aparkalekua). Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001793268SQ.

6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2026ko urriaren 15ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2613565