211. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Gora jotzeko 26/00862 errekurtsoa, gaueko eta jaiegunetako osagarria atzeraeraginez aitortzeko eta ordaintzeko eskaerari buruzkoa

Yolanda Hernández Marcok gora jotzeko 26/00862 errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Murchanteko Udalak eskaera bat isilbidez ezestearen kontra. Eskaera hori 2025eko azaroaren 10ean aurkeztu zen, idazki batean, gaueko eta jaiegunetako osagarria atzeraeraginez aitortzeko eta ordaintzeko eskatzeko.

Kontuan hartuz zer ezartzen den urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak II. kapituluari eman zion testuaren arabera, bada, honako hau argitaratzen da eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Murchanten, 2026ko urriaren 6an.–Alkate udalburua, Macario Manuel Jarauta Simón.

Iragarkiaren kodea: L2613062