211. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Gora jotzeko 26-01414 errekurtsoa, zerbitzu anitzetako enplegatuak aldi baterako kontratatzeko zerrendak onesteari buruzkoa

Ismael Sánchez Irisok gora jotzeko 26-01414 errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Alkatetzak 2026ko ekainaren 4an emandako ebazpen baten aurka. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Alkatetzak 2026ko maiatzaren 27an eman zuen ebazpen baten kontra jarritako berraztertze-errekurtsoa (ebazpen horren bidez onetsi ziren zerbitzu anitzetako enplegatuak aldi baterako kontratatzeko zerrendak).

Espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik, Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, aurka egin nahi izanez gero errekurtsogilearen uziei. Hori dena, kontuan hartuz zer dagoen ezarria urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan –6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa–).

Antsoainen, 2026ko urriaren 1ean.–Alkatea, Marta Diez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2612919