1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
222/2026 EBAZPENA, urriaren 6koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, administrazio baimena ematen duena petrolio-gas likidotua kanalizazio bidez banatzeko dauden sareak hedatzeko 2026an, Nafarroako Foru Komunitateko zenbait udalerri eta hirigunetan.
919/2006 Errege Dekretuko JTO-GEI 01 jarraibide tekniko osagarriaren 2. apartatuan ezarritakoarekin bat (919/2006 Errege Dekretua, uztailaren 28koa, zeinen bidez onesten baitira Gas erregaien banaketa eta erabilerarako erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak GEI 01etik 11ra), 2026ko ekainaren 2an, Redexis GLP SLk administrazio baimena eskatu zuen petrolio-gas likidotua kanalizazio bidez banatzeko dauden sareak hedatzeko 2026an, Nafarroako Foru Komunitateko udalerri eta hirigune hauetan:
Antzin, Adios, Aras, Bargota, Basaburua, Bertizarana, Bidaurreta, Biurrun-Olkotz, Oltza Zendea, Zizur, Donamaria, Eneritz, Etxauri, Ezkabarte, Luzaide, Murieta, Ukar, Ultzama eta Urrotz.
Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. artikuluan eta Gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta haren hornidura egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 78. artikuluan xedatutakoa betez, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak 20 egun balioduneko epean jendaurrean jarri zuen espedientea, iragarkia argitaratuz 2026ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 1ekoan, eta 2026ko irailaren 2ko Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan; dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren web-fitxan argitaratu zen.
Ez da alegaziorik jaso.
Azaldutakoarekin bat etorriz, eta Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 29/2025 Ebazpenaren bidez eskuordetu zaizkidan eskumenak baliatuz (2025eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 5ekoa), honako hau,
EBAZTEN DUT:
1. Redexis GLP SLri administrazio baimena ematea petrolio-gas likidotua kanalizazio bidez banatzeko dauden sareak hedatzeko 2026an, Nafarroako Foru Komunitateko zenbait udalerri eta hirigunetan, eta onestea aurkeztutako eta jendaurrean jarritako memoria.
2. Instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera egin beharko dira, eta uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko dute (919/2006 Errege Dekretua, uztailaren 28koa, zeinen bidez onesten baitira Gas erregaien banaketa eta erabilerarako erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak GEI 01etik 11ra).
3. Baimen hau emanda ere, eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.
4. Bi hilabeteko epean gehienez, eta betiere instalazioen exekuzioa hasi baino lehen, aurrekontuaren ehuneko bi adinako bermea jarri beharko du Redexis GLP SLk. Instalazioak zerbitzuan jartzeko akta egin ondoren itzuliko da berme hori.
5. Uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuko JTO-GEI 01 jarraibide tekniko osagarriaren 2. apartatuan ezarritakoarekin bat, 2027ko lehen hiruhilekoan Redexis GLP SLk proiektu bat aurkeztu beharko du, benetan egindako obren dokumentazio teknikoa jasotzen duena, obra bakoitza noiz jarri zen zerbitzuan adierazita.
6. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari eta Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
8. Ebazpen hau Redexis GLP SLri jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente kodea adierazi beharko da.
9. Ebazpen hau ukitutako udalei jakinaraztea, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2026ko urriaren 6an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
Iragarkiaren kodea: F2613053