234. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 21a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

128/2025 FORU DEKRETUA, azaroaren 5ekoa, Juan Antonio Guajardo Remacha jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaile izendatzen duena.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko azaroaren 5ean hartua, Nafarroako Desjabetze Epaimahaiko ordezko kideak izendatzen eta kargutik kentzen dituena.

62/2025 FORU AGINDUA, azaroaren 3koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Miren Edurne Maceira Martínez andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Berdintasunerako Gobernantzaren Zuzendariordetzako Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Ataleko buru. Institutu hori Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuari atxikita dagoen erakunde autonomo bat da.

63/2025 FORU AGINDUA, azaroaren 5ekoa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena María Emma Mateos Iturmendi andrea, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusiko Idazkaritza Bulegoko burua, berak hala eskatuta.

380E/2025 FORU AGINDUA, urriaren 31koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Nuria Apesteguía Cía andrea, Hezkuntza Departamentuko Kontrol Administratiboaren Ataleko burua.

381E/2025 FORU AGINDUA, azaroaren 6koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez Ainara Etayo Hernández andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Hezkuntza Departamentuko Kontrol Administratiboaren Ataleko buru.

382E/2025 FORU AGINDUA, azaroaren 6koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Sonia Soret Eguiluz andrea Hezkuntza Departamentuko Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

499E/2025 FORU AGINDUA, azaroaren 4koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Sonia Soret Eguiluz andrea, Bateraezintasunen Araubidearen eta Langileria Irizpideen Ataleko burua, berak hala eskatuta. Atal hori Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren eta Gizarte Aurreikuspenaren Zerbitzukoa da.

500E/2025 FORU AGINDUA, azaroaren 4koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Rebeca Pascal Jaso andrea, Prozesu Judizialen Koordinazioko Unitateko burua, berak hala eskatuta. Unitate hori Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren eta Gizarte Aurreikuspenaren Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Atalekoa da.

501E/2025 FORU AGINDUA, azaroaren 4koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez Mikel Merino García jauna izendatzen baita, bitarte baterako, Lan Harremanen Ataleko buru, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Arauen Garapenerako eta Lan Harremanetarako Zerbitzuan.

507E/2025 FORU AGINDUA, azaroaren 7koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Rebeca Pascal Jaso andrea Bateraezintasunen Araubidearen eta Langileria Irizpideen Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako. Atal hori Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren eta Gizarte Aurreikuspenaren Zerbitzukoa da.

337E/2025 FORU AGINDUA, azaroaren 4koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatu baitu, Francisco Cerveto Peña jauna, Landa eta Ingurumen Estatistikaren eta Informazioaren Ataleko burua.

66/2025 FORU AGINDUA, azaroaren 3koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, José Luis Franchez Apecechea jauna, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Ondare Arkitektonikoaren Ataleko burua.

2180E/2025 EBAZPENA, azaroaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Jorge Olloqui Díaz jauna izendatzen baita, bitarte baterako, Lizarrako Osasun Barrutiko Ama-haurren, Zeladoreen eta Irakaskuntzaren arloko Laguntza Unitateko buru.

2310E/2025 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Jaione Fernández García andrea, Lizarrako Osasun Barrutiko Ama-haurren, Zeladoreen eta Irakaskuntzaren arloko Laguntza Unitateko burua.

2501E/2025 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena Miren Mirari San Martín Ijurco andrea, Lizarrako Osasun Barrutiko Operazio Geletako eta Esterilizazioko Laguntza Unitateko burua, berak hala eskatuta.

5389E/2025 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena Pablo Lizarraga Diez de Ulzurrun jauna, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Profilen Garapena Bultzatu eta Sustatzeko Bulegoko burua, berak eskatu baitu.

5390E/2025 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena M.ª Dolores Urrutia Heredia andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Programen Garapen eta Berrikuntzarako eta Sustapen Sektorialerako Ataleko burua, berak eskatu baitu.

5391E/2025 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Pablo Lizarraga Diez de Ulzurrun jauna Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Programen Garapen eta Berrikuntzarako eta Sustapen Sektorialerako Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

5404E/2025 EBAZPENA, urriaren 31koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena M.ª Jesús Pérez Lafuente andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Ataleko burua, berak eskatu baitu.

5453E/2025 EBAZPENA, urriaren 31koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena José Luis Nieva Zardoya jauna, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lanbide Gaitasunak Garatzeko Programen Bulegoko burua, berak eskatu baitu.

5454E/2025 EBAZPENA, urriaren 31koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Daniel Alejandro Colas Guilabert jauna Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lanbide Orientazioa Planifikatzeko, Koordinatzeko eta Aztertzeko Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

5455E/2025 EBAZPENA, urriaren 31koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, M.ª Jesús Pérez Lafuente andrea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

5456E/2025 EBAZPENA, urriaren 31koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Ana Isabel Sanchez Martín andrea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Berrikuntzaren eta Proiektu Esperimentalen Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

5457E/2025 EBAZPENA, urriaren 31koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, José Luis Nieva Zardoya jauna Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Programen Kudeaketa Akademikorako eta Akonpainamendurako Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

5496E/2025 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Olga Fernandez Asenjo andrea izendatzen duena, bitarte baterako, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lanbide Gaitasunak Garatzeko Programen Bulegoko buru.

1236E/2025 EBAZPENA, azaroaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Klima-aldaketaren eta Energia-trantsizioaren arloko Politikarako Gizarte Kontseiluko kide titularrak.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2590E/2025 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kalifikazio epaimahaia aldatzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko farmaziako teknikarien 21 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.

2591E/2025 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kalifikazio epaimahaia aldatzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erradioterapiako teknikarien (ETTE) 3 plaza gehienez oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.

2594E/2025 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, kalifikazio epaimahaietako kideak izendatzen dituena arloko fakultatibo espezialisten 94 plaza oposizio eta oposizio-lehiaketa sistemen bidez betetzeko deialdirako.

38/2025 EBAZPENA, azaroaren 4koa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko ikuskatzaileen (arlo juridikoa) bi plaza aldi baterako eta zerbitzu-eginkizunetan betetzeko deialdiko plazak. Deialdi hori Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariaren irailaren 25eko 36/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

5482E/2025 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita 2025erako gastua handitzea desgaitasuna dutenek enplegu-zentro berezietan betetzen dituzten lanpostuen soldata-kostuetarako dirulaguntzetan. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 789689.

798/2025 EBAZPENA, urriaren 28koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, graduatu ondokoentzat beka bat emateko deialdia onesten duena. Graduatu ondokoen tituluak honako hau izan behar du: gradua Albaitaritzan, gradua Biologian, gradua Biokimikan, gradua Biokimika eta Biologia Molekularrean, gradua Bioteknologian edo aurrekoen baliokidetzat jo den beste titulu bat. Beka Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalean aritzeko da, animalien osasuneko teknika analitikoekin (immunologikoak, molekularrak, entomologikoak eta mikrobiologikoak) zerikusirik duten lanetarako. DDBN: 865632.

1.7. BESTELAKOAK

99E/2025 FORU AGINDUA, urriaren 21ekoa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez agintzen baita onestea eta ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea «Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala - Diruaren Errege Etxea, Enpresa-erakunde Publikoa, Bitarteko Propioa» erakundeari 2026rako egindako kudeaketa-esleipena berritzeko gehigarriaren testua. Esleipenaren bidez, Nafarroako Gobernuak «Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala - Diruaren Errege Etxea, Enpresa-erakunde Publikoa, Bitarteko Propioa» erakundearen esku uzten du zerbitzu publiko elektronikoak 2026an zehar hedatzea.

317E/2025 FORU AGINDUA, urriaren 27koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio lurzatiak biltzeko eta ureztapena modernizatzeko tresnen bidezko nekazaritza azpiegituretako jarduketari, Nafarroako Ubidearen 2. faseko XIV. eta XV. sektoreetan (Corella).

RE137/2025 EBAZPENA, urriaren 31koa, Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren eskuordetzaz, zeinaren bidez nekazaritzako ustiategien titularrak edo/eta bazkideak katalogatzen baitira ogibide nagusiz nekazari gisa, nekazari profesional gisa eta nekazaritzako profesional gisa, eta nekazaritzako ustiategiak lehentasunezko gisa.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratua emateko espedientea, NPR Soluciones SLk sustatua.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ABLITAS

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren (ehorzlea) plaza bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapena

Deialdia, administrari-ofizialaren plaza bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapena

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren (atezaina) plaza bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapena

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren (atezaina) plaza bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapena

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren (atezaina) plaza bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapena

BERRIOZAR

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren (garbiketa) plaza bat, D mailakoa. Izendapena

ERGOIENA

Akats zuzenketa, deialdi honetan: deialdia, lanpostu hutsak bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Haur Eskolako zerbitzu anitzetako plazarako izendapena

OLAZTI

Akats zuzenketa, zerbitzu anitzetako enplegatuen bi plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko izendapenetan

IRUÑA

Deialdia, udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen 9 plaza oposizio bidez betetzeko. Izendapen osagarria

ALESBES

Deialdia, administrariaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, udal arkitektoaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta lehenbiziko proba egiteko eguna

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa egiteko edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzen eta banatzen duten instalazioentzat, gasbideentzat eta beste hidrokarburo batzuentzat. Behin betiko onespena

ANUE

Xehetasun-azterketa, Leazkueko 10. poligonoko 70. lurzatian. Behin betiko onespena

AGOITZ

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 250. lurzatian. Behin betiko onespena

ARGUEDAS

Aldaketa, 15. sektoreko APR 06 eremuko plan partzialean. Behin betiko onespena

CORELLA

Ingurumen-ebaluazioko txosten estrategikoa Mercedarias urbanizazioko 14an

Ingurumen-ebaluazioko txosten estrategikoa Mercedarias urbanizazioko 11n

FUNES

Hiri-jarduketarako plan berezia, 5. poligonoko 45. lurzatian. Behin betiko onespena

FUSTIÑANA

2026rako zerga-tasak

LOS ARCOS

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 468., 469., 470., 471., 472., 473., 474. eta 475. lurzatietan. Behin betiko onespena

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 63. lurzatian (La Harinera kaleko 7an). Behin betiko onespena

OTEITZA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 111. lurzatian. Behin betiko onespena

TUTERA

Aldaketak honako honetan: Udal ordenantza, "Tutera Renove" proiektuaren eremuan birgaitzeko eta hiri-berroneratzeko obrak egiteko laguntzak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Hiri-berroneratzearen ondorioz sortutako espazioari Plaza Horno Coscolín izena ematea

ELORTZIBAR

Borondatezko birpartzelazio proiektua, Noaingo UE-5.5 exekuzio unitatean (5. eremua). Behin betiko onespena

Urbanizazio proiektua, Noaingo UE 5.5 exekuzio unitatean (5. eremua). Behin betiko onespena

ATARRABIA

Dirulaguntzen ordenantza orokorra. Behin betiko onespena

Ordenantza, arautzen duena nola eman prestazio ekonomikoak ikastetxeetan jateko. Behin betiko onespena

Xehetasun-azterketa Arga, Ultzama, Donapea eta Errondoa kaleetan, arkitektura oztopoak kentzeko. Behin betiko onespena

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa Antolakuntza eta Funtzionamendu Erregelamenduan. Onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

D NOK ELKAR KOOPERATIBA-SOZIETATEA

Desegitea eta likidazioa

NAFARROAKO UBIDEKO UREZTATZAILEEN KOMUNITATE OROKORRA

Batzar orokorrerako deia

BUENOS AIRES ERALDAKETARAKO NEKAZARITZA-SOZIETATEA

Nekazaritzako sozietate zibil bihurtzea