2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Hiri-jarduketarako plan berezia, 5. poligonoko 45. lurzatian. Behin betiko onespena
Funesko Udalak, 2025eko urriaren 29ko ohiko osoko bilkuran, hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:
Lehenengoa.–Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Funesko 5. poligonoko 45. lurzatiari dagokiona eta 2025eko abuztuan sinatu zena. Sustatzailea Silvia Echeverría Echeverría da, María Concepción Pérez de Carlosen izenean eta hura ordezkatuz.
Bigarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, barnean sartutako hirigintza arauekin batera.
Hirugarrena.–Behin betiko onespena jakinaraziko zaio lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, eta igorriko zaio behin betiko onetsitako plangintza-tresnaren ale baten kopia kautotua, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbideturik), bai eta izapidetutako espediente osoaren kopia bat ere. Hori guztia eginen da 10 eguneko epean gehienez ere, aipatu onespenetik hasita, haren gaineko kontrola egin dadin, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hori guztia argitara ematen da onetsitako dokumentua jasotzen duen eranskinarekin batera, bete dadin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 79.1 artikuluan xedatutakoa. Halaber, jakinarazten da onespen-erabaki honen aurka honako hauek aurkez daitezkeela:
a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Funesen, 2025eko azaroaren 3an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2514438