234. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

500E/2025 FORU AGINDUA, azaroaren 4koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Rebeca Pascal Jaso andrea, Prozesu Judizialen Koordinazioko Unitateko burua, berak hala eskatuta. Unitate hori Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren eta Gizarte Aurreikuspenaren Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Atalekoa da.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Rebeca Pascal Jaso andrea, Prozesu Judizialen Koordinazioko Unitateko burua, kargutik kentzea, berak hala eskatuta, 2025eko azaroaren 16tik aurrerako ondorioekin, egun hori izanen baita burutzan arituko den azkena. Unitate hori Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren eta Gizarte Aurreikuspenaren Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Atalekoa da.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Araubide Juridikoaren eta Gizarte Aurreikuspenaren Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko azaroaren 4an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2514469