Iragarkia
234. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 21a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketak honako honetan: Udal ordenantza, "Tutera Renove" proiektuaren eremuan birgaitzeko eta hiri-berroneratzeko obrak egiteko laguntzak arautzen dituena. Behin betiko onespena
Udalak, 2025eko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketak egitea "Tutera Renove" proiektuaren eremuan birgaitzeko eta hiri-berroneratzeko obrak egiteko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan, honako hauetan zehazki: 3.2.a) artikulua; 6.2 artikuluan 6.2.b) apartatua gehitzen da eta laguntza orokorren taula aldatzen da; 9. artikulua, zaurgarritasun egoerak sailkatzeko taula aldatzea; 11. artikulua, 2. eta 3. puntuak; eta II. eta III. eranskinak aldatzea.
Espedientea jendaurrean egon da 30 egunean, erabakia argitaratuta 2025eko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 17an, bai eta udal honen iragarki-taulan ere, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu foru legearen 325.1.c) artikuluan dauden aginduak bete beharrez, behin betiko onetsitako aldaketak argitaratzen dira, ondotik ematen diren eranskinetan ezartzen den bezala.
Argitara ematen da aipatu agindua bete beharrez, eta ohartarazten ezen aldaketa hauen aurka –xedapen administratibo orokorra baitira– ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluarekin. Hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideetako bat erabiltzen ahalko da:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Tuteran, 2025eko urriaren 22an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
UDAL ORDENANTZA, "TUTERA RENOVE" PROIEKTUAREN EREMUAN HIRIA BIRGAITZEKO ETA BERRONERATZEKO OBRAK EGITEKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUENA
ATARIKOA
Udalak eta Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA (Nasuvinsa) enpresa publikoak 2018ko maiatzaren 8an sinatutako hitzarmenaren eremuan sartzen da ordenantza hau. Hitzarmen horren bidez babestu nahi dira hiri-berroneratze prozesuak, LIFE-IP NAdapta-CC europar proiektuaren 6.8-Energia berroneratzeko eta hiri-inguruneak klima-aldaketara egokitzeko ekintza pilotuaren garapenean.
Tuterako Hiria Plan Estrategikoaren helburu nagusienetako bat da hiri jasangarri baterako eredu bat sustatzea, eraikitako hiriaren birgaitzea eta berritzea oinarritzat hartuta, etxebizitza sozialeko auzoetan energia-berroneratzean laguntzen, bizilagunen bizi-kalitatea hobetzen eta pobrezia energetikoaren kasu kopurua murrizten.
Batetik, ordenantza honek arautzen ditu etxebizitzetako eraikinen eta horien instalazioen efizientzia energetikoa hobetzeko jarduketetarako laguntza orokorrak. Jarduketa horiek irisgarritasun unibertsala hobetzeko obrekin batera egin daitezke, eraikinetan zein horien inguruan garatzekoak, ingurumena errespetatzen duen arkitektura jasangarria sustatzeko.
Bestalde, obra mota horiek egin nahi dituzten jabeen erkidegoek akordioak har ditzaten lagundu nahi da. Horretarako, zaurgarritasun egoera larriagoan dauden bizilagunen kuotak finantzatzen dira hein handi batean.
Horrela, bestelako laguntza bereziak emateko irizpideak ezartzen dira, horretarako erreferentzia harturik Trantsizio energetikorako eta kontsumitzaileen babeserako premiazko neurriak arautzen dituen urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege-dekretua. Bertan neurriak ezartzen dira zaurgarritasun egoeran dauden kontsumitzaileak babesteko eta pobrezia energetikoaren aurka borrokatzeko. Horrez gain, elektrizitate-bonu sozialarekin loturiko alde batzuk aldatzen dira, energiaren beste erabilera batzuk hartzen dira aintzat eta berokuntza erabilerarako bonu soziala sortzen da, berokuntzarako eta etxeko ur berorako energiaren faktura arintzearren.
"Kontsumitzaile zaurgarria" eta "kontsumitzaile zaurgarri larria" izenekoen figurak zehazten dira errege lege-dekretu horretan, Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoari (OAEAP) loturiko errenta-muga jakin batzuei begira, bizikidetzako unitateko kide kopuruaren arabera eta erreferentziatzat hartzen diren inguruabar berezi jakin batzuen arabera.
Horrenbestez, eraikitako hiria berroneratzea eta birgaitzea dira helburuak, Tuterako hiri inguruan pobrezia energetikoaren aurka borrokatzeko eta klima-aldaketara egokitzeko.
1. artikulua. Xedea.
Ordenantza honen xedea da Tuterako Udalak ematen dituen laguntza batzuen araubide juridikoa erregulatzea. Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoa (EEBB)-Nasuvinsako eskualdeko bulegoaren bidez banatzen dira laguntzak, hiri-berroneratzerako jarduketak sustatzeko, bizilagunen bizi-kalitatea hobetzearren eta pobrezia energetikoaren kasu kopurua murriztearren, betiere Tutera Renove proiektuaren barnean:
–Etxebizitzen energia-efizientzia eta jasangarritasuna.
–Irisgarritasuna eta segurtasuna, erabiltzeko orduan.
Honako hauek arautuko dituzte ordenantza honetan bildutako laguntzak: ordenantza bereko preskripzioek, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onesten baitu, eta aplikagarri diren administrazio eskubideko gainerako arauek.
2. artikulua. Esparrua.
Etxebizitza kolektiboan egiten diren jarduketei aplikatuko zaizkie laguntzak, 3. artikuluan zehaztutako obra motakoak badira eta Tutera Renove bezalako energia-berroneratze udal ekimen batean sartutako jabeen erkidegoek, etxebizitzako batasunek edo kooperatibek sustatzen badituzte, betiere 1. eranskinean ezartzen den mugaketaren arabera (Lourdes auzoa, Lourdes B auzoa eta Griseras).
3. artikulua. Gastu diruz lagungarriak.
Jarduketa babesgarriek honako betebehar hauek bete behar dituzte: etxebizitzetako efizientzia energetikorako eta jasangarritasunerako jarduketen kasuan, "Eraikingintzaren Kode Teknikoa CTE-HE Energia aurreztea" izenekoan ezarritako betebeharrak; eta erabiltzeko irisgarritasunerako eta segurtasunerako jarduketen kasuan, "Eraikingintzaren Kode Teknikoa CTE-DB-SUA9" izenekoan ezarritakoak. Irisgarritasuna.
Hala behar denean, esku-hartze orokorreko proiektu onetsirik baldin badago, bertan ezarritako aipamen teknikoak eta konposizioaren arlokoak ere jasoko dira.
Edozein kasutan ere, birgaitze obrak egitean, bermatu behar da obra horiek teknika eta eraikuntza aldetik bat egiten dutela eraikinaren egoerarekin eta egin litezkeen gainerako obrekin. Hortaz, eraikinak egitura eta eraikuntza aldetik segurtasunik ez badu, ezta argindar hornidurarik edo ur banaketarik ere, edo saneamendu orokorra modu egokian ez badabil, eta behar bezalako estankotasunik ez badu euriari aurre egiteko, obrak ez dira lagunduko haiekin batera ez badira egiten gabezia horiek konpontzeko behar diren obrak.
Ordenantza honetan ezarritako ondorioetarako, gastu diruz lagungarriak dira inolako zalantzarik gabe eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko direnak, jarduketa hauek, alegia: etxebizitzen energia-efizientzia eta jasangarritasuna.
a) Eraikineko inguratzaile termikoaren hobekuntza, murriztearren berotzeko edo hozteko behar den energia, fatxadan, estalkian, babestu gabeko beheko solairuetan edo aipatu inguratzailearen edozein paramentutan; isolamendu termikoaren hobekuntzak; zureria aldatzea eta hutsarteetan beirak jartzea; terraza teilatudunak ixtea edo haietan beira jartzea; eta bestelakoak, gailu bioklimatikoak (landare estalkiak eta fatxadak eta abar) eta itzala sortzekoak paratzea barne.
Horiez gain, jarraian ematen diren jarduketak sartuko dira, 3.1 a) atalean jasotako efizientzia energetikoa hobetzeko proiektuetako bat baldin badute:
b) Sistema zentralizatu berriak jartzea berokuntzarako, hozketarako, etxeko ur beroa sortzeko eta egokitzapen termikoaren aireztatzerako, edo egungo sistemen efizientzia energetikoa handitzea honako hauek eginez: beroa edo hotza sortzeko ekipoak aldatzea eta energia kontrolatzeko, erregulatzeko eta kudeatzeko sistemak, kontagailuak eta energia-kostuak banatzeko gailuak jartzea berokuntza zentraleko instalazioetan; banatze eta garraiatze sareen isolamendu termikoa jartzea edo fluido bero-eroaleak mugitzeko ekipoak aldatzea; hondakin-energiak berreskuratzeko gailuak jartzea; kanpoko airearekin doan hozteko sistemak ezartzea, baita berritzeko airearen beroa berreskuratzekoak ere, eta, besteak beste, eraikinak lotzea egun dauden beroa/hotza sareekin.
c) Energia berriztagarriak (eguzki-energia, fotovoltaikoa, biomasa, aerotermia, geotermia) sortzeko edo horiek erabiltzeko ekipoak jartzea, energia termiko edo elektriko konbentzionalaren kontsumoa murriztearren. Horien barnean daude energia berriztagarriko edozein teknologia, sistema edo ekipo jartzea ere. Esaterako, eguzki-panel termikoak eta aerotermiaren arloko konponbide integralak aire-girotzerako eta etxeko ur berorako, etxebizitzek eskatzen duten etxeko ur beroa sortzeko edo aire-girotzeko instalazioen ur beroa sortzeko.
d) Eraikinaren edo lurzatiaren instalazio komunetako efizientzia energetikoa hobetzea, besteak beste lanpara eta luminariak aldatuz energia-errendimendu handiagokoak jartzeko, honako hauek orokortuz: LED argiztapena, pizte kontroleko eta argitze mailaren erregulazioko sistemak eta argi naturala aprobetxatzea.
e) Ur-horniduraren instalazioak hobetzea eta ura aurrezteko mekanismoak jartzea, saneamendu sare bereiziak ezartzea edo ur grisak eta euri-urak eraikinean edo lurzatian bertan berrerabiltzeko bestelako sistemak ezartzea, baita estolderia publikora isurtzen den bolumena gutxitzeko balio duten sistemak ezartzea ere.
3.2. Irisgarritasuna eta segurtasuna, erabiltzeko orduan.
Jarraian ematen diren jarduketak sartuko dira, 3.1 a) atalean jasotako efizientzia energetikoa hobetzeko proiektuetako bat baldin badute:
a) Jarduketak irisgarritasun unibertsalerako eta pertsona ororentzako diseinurako, oztopoak kentzeko badira, desgaitasuna duten pertsonak eraikinaren eremu komunetan sar daitezen (besteak beste, erabilera publikoko eremu pribatuak, sarbidea ematen dutenak jabeen erkidego batean), bide publikotik etxebizitzetaraino, eta eremu horiek erabil ditzaten.
Horiekin batera egiten diren bestelako obrak ez dira diruz lagunduko, ez badira ordenantza honetan azaldutako helburuak zuzen lortzekoak. Eraikinetako konponketa puntualak edo mantentze-laneko jarduketak ere ez dira lagunduko, ez badute hobekuntzarik ekartzen energia-efizientzian edo irisgarritasunean.
4. artikulua. Eraikinen / etxebizitzen gutxieneko baldintzak.
Orokorrean, honako baldintza hauek bete behar dituzte higiezinek Udalaren laguntzak jaso ahal izateko:
a) Eraikuntzaren amaiera-data 1980 baino lehenagokoa izatea eta/edo birgaitu beharreko eraikinak eginak izatea EOA-CT-79 araudia indarrean sartu baino lehen (Eraikuntzako Oinarrizko Arauak, eraikinen baldintza termikoei buruzkoak).
b) Jarduketa-eremurako hirigintzako planeamenduan edo hori garatzen duen araudian ezarritakora egokitzea. "Antolamendutik kanpoko" eraikinetan egin beharreko obrek ezin izanen dituzte birgaitzerako udal laguntzak jaso.
c) Eraikinaren ebaluazio txostena edukitzea. Txosten horretan, laguntzen xede den birgaitze-proiektuaren bidez konponduko diren akatsak identifikatu beharko dira. Jarduketak jaso beharko du eraikinaren ebaluazio txostenean zehaztutako obrak egitea, eraikina GAI izan dadin.
5. artikulua. Dirulaguntzak kalkulatzeko oinarria.
Nafarroako Gobernuak babestutako birgaitzearen behin-behineko kalifikazioa duten jarduketen kasuan, espedientearen aurrekontu babesgarria izanen da laguntzak kalkulatzeko oinarria.
Bestalde, Nafarroako Gobernuko laguntzen espedienterik ez duten jarduketetan, laguntzak kalkulatzeko aplikazio-oinarria izanen da honako kontzeptu hauen batura:
–Kontrataren aurrekontua: obra gauzatzeko aurrekontutik kenduko dira obra babesgarri izan ezin diren partidak, eta gehituko dira gastu orokorrak eta mozkin industriala (bi horiek batera gehienez ere obra gauzatzeko aurrekontuaren %15 izateraino).
–Profesionalen ordainsariak, gehienez ere obra gauzatzeko aurrekontuaren %10, bertan sarturik, besteak beste, proiektu teknikoaren prestaketa, obretako zuzendaritza fakultatiboa eta eraikinaren ebaluazio txostena, betiere laguntzen eskaera egiten bada aipatu txostenaren data eta hurrengo bost urteetan.
–Obra-lizentziaren udal tasa.
Balio erantsiaren gaineko zergaren edo eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergaren kontzeptuan ordaindu beharreko zenbatekoak ez dira inola ere sartuko birgaitze jarduketen aurrekontu babesgarriaren barnean.
6. artikulua. Laguntza orokorrak higiezin osoarentzat.
Jarduketa mota guztietan, aurrekontu babesgarria etxebizitzako 1.000 euro baino gehiago izan behar da (BEZa kenduta). Laguntza orokorrak honako hauek izanen dira:
6.1. Etxebizitzen energia-efizientzia eta jasangarritasuna.
a) Eraikinaren inguratzaile termikoa hobetzeko jarduketak: ehuneko finko bat (%5) lagunduko da, eraikinaren inguratzaile termikoa hobetzeko jarduketetako aurrekontu babesgarriaren gainean. Gehienez ere 800,00 euro etxebizitza bakoitzeko 15 etxebizitzako edo gehiagoko erkidegoetan, eta 1.000,00 euro 15 etxebizitza baino gutxiagoko erkidegoetan.
Aurreko 3.1 b), c), d), f), g) eta h) ataletan zehaztutako instalazioen jarduketen kasuan –betiere 3.1 a) apartatuan jasotzen diren efizientzia energetikoa hobetzeko proiekturen batean sartuta badaude–, aurrekontu babesgarriaren %5 lagunduko da diruz. Gehienez ere 200,00 euro etxebizitza bakoitzeko 15 etxebizitzako edo gehiagoko erkidegoetan, eta 250,00 euro 15 etxebizitza baino gutxiagoko erkidegoetan.
6.2. Irisgarritasuna eta segurtasuna, erabiltzeko orduan.
a) Irisgarritasun unibertsalerako eta pertsona ororentzako diseinurako jarduketak: ehuneko finko bat (%5) lagunduko da, irisgarritasun unibertsalerako eta pertsona ororentzako diseinurako jarduketetako aurrekontu babesgarriaren gainean, eraikinaren inguratzaile termikoa hobetzeko proiektu baten barruan badaude. Gehienez ere 450,00 euro etxebizitza bakoitzeko 15 etxebizitzako edo gehiagoko erkidegoetan, eta 600,00 euro 15 etxebizitza baino gutxiagoko erkidegoetan.
b) Irisgarritasun unibertsalerako jarduketak eta erabilera publikoko espazio pribatuen diseinua xede dutenak, baldin eta sarbidea ematen badute jabeen erkidego batera: %50eko ehuneko finkoa lagunduko da diruz, irisgarritasun unibertsalerako eta erabilera publikoko eremu pribatuen diseinurako jarduketetako aurrekontu babesgarriaren gainean. Horretarako baldintza izanen da eraikinaren inguratzaile termikoa hobetzeko proiektu batean sartuta egotea eta espazio horren irisgarritasun unibertsala bermatzea. Gehienez ere, 1.200,00 euro emanen dira etxebizitza bakoitzeko.
Beraz, jarraian ematen den taulan ezartzen da laguntza orokorretako gehieneko ehunekoa:
HIGIEZIN OSOARENTZAKO LAGUNTZA OROKORREN LABURPEN TAULA | |||
Jarduketa mota | Aurrekontu | Gehieneko zenbatekoa | |
ETXEBIZITZEN ENERGIA-EFIZIENTZIA ETA JASANGARRITASUNA | a) Inguratzaile termikoa hobetzea | %5 | 1.000,00 euro/etxebizitza Eraikinak < 15 etxebizitza ditu |
800,00 euro/etxebizitza Eraikinak ≥ 15 etxebizitza ditu | |||
b) Instalazio zentralizatuak eta/edo komunak hobetzea edo jartzea | %5 | 250,00 euro/etxebizitza Eraikinak < 15 etxebizitza ditu | |
200,00 euro/etxebizitza Eraikinak ≥ 15 etxebizitza ditu | |||
IRISGARRITASUNA ETA | a) Irisgarritasun unibertsala eta pertsona ororentzako diseinua higiezinetan | %5 | 600,00 euro/etxebizitza Eraikinak < 15 etxebizitza ditu |
450,00 euro/etxebizitza Eraikinak ≥ 15 etxebizitza ditu | |||
b) Irisgarritasun unibertsala eta erabilera publikoko eremu pribatuen diseinua | %50 | 1.200,00 euro/etxebizitza | |
7. artikulua. Zaurgarritasun egoerentzako laguntza bereziak.
Etxebizitzako jabe batek zaurgarritasun egoerentzako laguntza bereziak jasotzeko, etxebizitzak sartuta egon behar du ordenantza honetan jasotako jarduketetako batean. Laguntza berezi hauek bateragarriak dira aurreko artikuluan zehaztutako laguntza orokorrekin, baita horien osagarri ere.
Jabe bat zaurgarritasun egoeran edo zaurgarritasun egoera larrian dagoela esateko, bere etxebizitzaren bizikidetzako unitateak ordenantza honetako 9. artikuluaren taulan agertu behar du.
Jarraian ematen den taulan ezartzen dira zaurgarritasun egoeretarako laguntza berezietako gehieneko ehunekoa eta zenbatekoa:
ZAURGARRITASUN EGOERENTZAKO LAGUNTZA BEREZIEN laburpen taula | |||||
Jarduketa mota | Zaurgarritasun egoera | Zaurgarritasun egoera larria | |||
Aurrekontu | Gehieneko | Aurrekontu | Gehieneko | ||
ETXEBIZITZEN | a) Inguratzaile termikoa hobetzea | %15 | 3.000,00 euro/unitatea | %30 | 5.000,00 euro/unitatea |
b) Energia-efizientziako instalazioak hobetzea edo jartzea | %15 | 375,00 euro/unitatea | %30 | 750,00 euro/unitatea | |
IRISGARRITASUNA ETA SEGURTASUNA, | a) Irisgarritasun unibertsala eta pertsona ororentzako diseinua | %15 | 1.500,00 euro/unitatea | %30 | 2.500,00 euro/unitatea |
8. artikulua. Laguntza orokorren onuradunak.
Higiezin osoarentzako laguntza orokorren onuraduna izanen da jarduketa sustatzen duen edozein entitate (jabeen erkidegoak eta etxebizitzako kooperatibak edo batasunak), betiere legitimoa bada laguntza ematea eta ordenantza honetan ezarritako inguruabarrak gertatzen badira, laguntza bakoitzerako bereak. Horrenbestez, jarduketa sustatzen duen entitateak jasoko ditu laguntzak.
Onuradun izan daitezke pertsona fisiko edo juridikoen batasunak, publiko edo pribatuak, ondasun komunitateak edo beste edozein unitate ekonomiko edo bereizitako ondare, nortasun juridikorik izan gabe, jarduketak egiten ahal badituzte edo dirulaguntza jasotzeko behar den egoeran badaude, azaroaren 17ko 38/2003 Legean eta hori garatzen duten gainerako araudietan ezartzen den bezala.
9. artikulua. Zaurgarritasun egoerentzako laguntza berezien onuradunak.
1. Laguntza orokorren osagarri diren zaurgarritasun egoerentzako laguntza berezien onuradunak izanen dira jarraian ematen diren oinarrizko baldintzak betetzen dituztenak, jabeak zein gozamendunak, jabeen erkidego bateko kide direnak:
–Birgaitzearen xede den eraikineko etxebizitza baten jabea edo gozamenduna izatea eta aipatu etxebizitza ohiko etxebizitzatzat izatea.
–Hori ez den beste etxebizitza baten edo lokal baten jabea edo gozamenduna ez izatea.
–Eskatzailearen familia-unitatearen Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa sartuta egotea taula honen tarteen barnean:
ZAURGARRITASUN EGOERAK SAILKATZEKO TAULA | ||
Familia-unitatearen edo bizikidetzako unitatearen ezaugarriak | Zaurgarritasun egoera | Zaurgarritasun egoera larria |
ADINGABEKORIK EZ DUEN FAMILIA-UNITATEA / PENTSIODUN BAKARRA (1) | OAEAPa bider 1,5* 12.600,00 euro urtean** | OAEAPa bider 0,75* 6.300,00 euro urtean** |
Horrez gain, inguruabar bereziren bat gertatzen bada (3) | OAEAPa bider 2* 16.800,00 euro urtean** | OAEAPa bider 1* 8.400,00 euro urtean** |
ADINGABEKO BAT DUEN FAMILIA-UNITATEA / ZENBAIT | OAEAPa bider 2* 16.800,00 euro urtean** | OAEAPa bider 1* 8.400,00 euro urtean** |
Horrez gain, inguruabar bereziren bat gertatzen bada (3) | OAEAPa bider 2,5* 21.000,00 euro urtean** | OAEAPa bider 1,25* 10.500,00 euro urtean** |
BI ADINGABEKO DITUEN FAMILIA-UNITATEA | OAEAPa bider 2,5* 21.000,00 euro urtean** | OAEAPa bider 1,25* 10.500,00 euro urtean** |
Horrez gain, inguruabar bereziren bat gertatzen bada (3) | OAEAPa bider 3* 25.200,00 euro urtean** | OAEAPa bider 1,5* 12.600,00 euro urtean** |
FAMILIA UGARIA | OAEAPa bider 4* 33.600,00 euro urtean** | OAEAPa bider 2* 16.800,00 euro urtean** |
(*) Eskaera egiten den unean zer balio edo zenbateko duen, horren arabera kalkulatuko da. (**) Erreferentziako balioa, 2024ko 14 pagetako OAEAPren arabera kalkulatua. (1) Familia-unitatea pertsona bakar batek osatzen du, eta Gizarte Segurantzaren Sistemako edo mutualitate bateko pentsioduna da erretiroagatik edo ezintasun iraunkor batengatik. (2) Familia-unitatea Gizarte Segurantzaren Sistemako edo mutualitate bateko pentsiodun zenbaitek osatzen dute, zeinek erretiroa edo ezintasun iraunkor bat baitute, edo horietako batek mota honetako pentsioa jasotzen du: –Ezkontidea bere ardurapean. –Baliaezintasun handia edo baliaezintasun handiaren ondoriozko 65 urteko erretiroa. (3) Diru-sarreren atalaseari gehitzen zaio OAEAPa bider 0,5 (zaurgarritasun egoera) eta OAEAPa bider 0,25 (zaurgarritasun egoera larria), inguruabar berezi hauetako bat gertatzen denean: –Familia-unitateko kideren batek desgaitasun aitortua badu, %33koa edo hortik gorakoa. –Familia-unitateko kideren bat II. edo III graduetako mendekotasun egoeran bada. –Familia-unitateko kideren bat generoaren edo terrorismoaren indarkeriaren biktimatzat hartzen bada. –Guraso bakar batek eta, gutxienez, adingabeko batek osatzen badute familia-unitatea. | ||
Jarduketa sustatzen duen entitateak jasoko ditu zaurgarritasun egoerentzako laguntza bereziak. Entitate horiek jabeen erkidegoak eta etxebizitzako kooperatibak edo batasunak izan badaitezke ere, laguntza jasotzen duen jabearen partaide-kuota murrizteko erabiliko dira laguntzak. Laguntza ematen bada, interesdunari eta erakundeari jakinaraziko zaie, aldi berean.
10. artikulua. Onuradunen betebeharrak.
1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Foru Lege Orokorraren II. kapituluaren 14. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, honako hauek dira onuradunen betebehar orokorrak:
2. Batasunaren ordezkari edo ahalordedun bakar bat izendatu beharko da, batasunari onuradun gisa dagozkion zereginak betetzeko adinako ahalen jabe. Batasuna ezin izanen da desegin harik eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 39. eta 65. artikuluetan ezarritako preskripzio-epea iragan arte.
Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen batasunen kasuan, publikoak edo pribatuak izan, espresuki adieraziko dira, bai laguntzaren eskabidean bai emateko ebazpenean, batasuneko kide bakoitzak bere gain hartzen dituen konpromisoak, baita haietako bakoitzari aplikatzekoa zaion dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuraduntzat hartuko baitira.
3. Gastu diruz lagungarriak gainditzen baditu Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legeak kontratu txikietarako ezartzen dituen zenbatekoak, onuradunak gutxienez ere hiru hornitzaileren eskaintzak eskatu beharko ditu, obrarako konpromisoa edo zerbitzua edo ondasuna ematekoa kontratatu baino lehen, salbu eta, ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan hori egin, hornitu edo emateko behar adina enpresa ez badago edo gastua dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada.
Aurkeztutako eskaintzak agertu behar dira justifikazioan edo, hala badagokio, dirulaguntzaren eskaeran. Efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituko zaie haien artean aukeratzeko, eta, proposamenik onuragarriena ez bada hautatzen, espresuki justifikatu beharko da.
11. artikulua. Espedienteak izapidetzea eta ebaztea.
11.1. Aurretiazko jarduketak.
Orokorrean, interesdunek Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoa (EEBB) - Nasuvinsako eskualdeko bulegora edota horretarako gaitua dagoen bulegora jo beharko dute, behar dituzten jakingarriak jaso ahal izateko.
Ikuskapena egin ondotik, halakorik beharrezkoa bada, Zaharberritze Bulegoak argibideak emanen dizkie interesdunei alderdi hauen gainean:
–Zer obra egin behar diren.
–Kasu bakoitzean zer agiri tekniko behar den.
–Ordenantza honen babesean jaso daitezkeen laguntzak, Nafarroako Gobernuaren bitartez oro har izan daitezkeen laguntzetatik aparte.
11.2. Eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.
Oro har, laguntzak obrak hasi aurretik eska daitezke. Hala ere, laguntzak eskatu aurretik hasita egon daitezke obrak, baina ez amaituta eskabidea egiteko unean. Interesdunek egoki den dokumentazioa aurkeztuko dute Udaleko Erregistro Orokorrean. Oro har, honako hauek:
1) Laguntza orokorretarako eskabidea, ordenantza honen 2. eranskinaren arabera. Frogagiriak erantsi behar dira honako hauen inguruan:
a) Obra-lizentziaren eskaeraren inprimakia edo obra-lizentziaren kopia, ordenantza hau indarrean jarri aurretik eman bada, betiere obrak bertan jasotako baldintzekin bat badatoz.
b) Jabeen erkidegoaren ziurtagiria, jabeen erkidegoaren barruko partaidetza-koefizientea jasotzen duena, banaketa horizontalaren eta bakoitzari esleitutako obraren kostuaren arabera.
c) Jabeen batzarraren edo entitate kudeatzailearen erabaki baliozkoa, bertan espresuki adierazita obrak egiteko konpromisoa hartzen dutela.
d) Proiektuan edo memorian jasotako obrak kontratatzeko hiru aurrekonturen kopia –bakoitza enpresa batena– edo hiru eskaintza/aurrekontu eskatzeko konpromisoa, gastu lagungarria 40.000 euro baino gehiagokoa bada. Eskaintzarik onena hautatzeko jabeen erkidegoak onetsitako balorazio irizpideak azaldu behar dira (prezioa, epea eta abar).
Dagoeneko eraikuntza enpresa hautatu baldin badute, hori erabakitzeko arrazoiak eta horretarako erabilitako irizpideak agertu behar dituzte txosten batean.
e) Banketxearen frogagiria, bertan azalduta jabeen erkidegoaren izenean dagoen kontu zenbakia, dirulaguntza sartzeko.
Laguntza orokorrez gain, jabeen erkidegoek edo haien gozamendunek zaurgarritasun egoeretarako laguntza bereziak eskatzen badituzte, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
2) Zaurgarritasun egoeran daudenentzako laguntza berezia ordaintzeko eskabidea, ordenantza honen 3. eranskinaren arabera. Frogagiriak erantsi behar dira honako hauen inguruan:
a) Birgaituko diren higiezinen gaineko jabetza, gozamena eta eskubide errealak frogatzea, Jabetza Erregistroak emandako frogagiri edo informazio ohar soilaren bidez.
b) Errolda-ziurtagiria.
c) PFEZaren azkeneko aitorpena.
Eta, familia-unitatean gertatzen bada ordenantza honen 9. artikuluko zaurgarritasun egoerak sailkatzeko taulan azaldutako inguruabar bereziren bat, honako hau aurkeztu behar da:
d) Bonu soziala eskatzeko inguruabar berezien ziurtagiria, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak emana, edo aipatu inguruabar bereziak frogatzen dituen edozein dokumentazio edo agiri.
11.3. Ebazpena eta ebazteko eskumena.
Udalak laguntzaren eskabidea bidaliko dio Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoari (EEBB) edo horretarako gaitutako bulego bati, txosten teknikoa egin dezan. Txosten hori laguntza espedientearen berariazko ebazpenaren parte izanen da (hori bat etor daiteke obra-lizentzia emateko administrazio-egintzarekin). Aurretik obretarako udal lizentzia duten proiektuei laguntzak ematen ahalko zaizkie.
Udalaren aurrekontuan baliabide ekonomikoak nahikoak izan behar dira, eman ahal izateko behar den ekitaldi ekonomikoaren kargurako laguntzak. Espedienteak baldin badu EEBBak emaniko aldeko txostena eta, aurrekontu-krediturik ez izanik, ezin bada ebatzi, eskaera hurrengo urtean ebatziko da, sarrera ordenari jarraikiz.
Oro har, eta ordenantza honetan berariaz jasota ez dauden eta tramitazioan gerta daitezkeen inguruabar berezietan, Nafarroako Gobernuaren irizpenari jarraituko zaio; etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei buruzko dekretua aplikatzeari buruzko irizpenari, hain zuzen.
Ordenantza honen aplikazioari dagokion orotan, EEBBak edo horretarako gaitua dagoen bulegoak udal irizpideak bete beharko ditu Tokiko Gobernu Batzarraren bitartez, hori izanen baita udal organo eskuduna ondorio guztietarako, ordenantza behar bezala betetzen dela zainduko duena bidezko helburuak lor daitezen.
12. artikulua. Laguntza ekonomikoak ordaintzeko modua eta epeak.
1. Ezin izanen dira gorantz berrikusi Udalak ematen duen laguntzaren ebazpen espresuan baietsi daitezkeen laguntzen zenbatekoa eta portzentajea, salbu eta errekurtso bidean edo ofiziozko berrikuspen bidean egiten bada.
2. Espediente bakoitzari dagozkion laguntzen egiazko likidazioa eginen da obrak behar bezala bukatzen direnean, betiere bi hilabeteko epean, interesdunak aginduzko "Obra bukaeraren orria" aurkezten duenetik hasita, eta obrek bat egiten badute lizentziarekin, dagokion dokumentu teknikoarekin eta aplikatzekoa den gainerako araudiarekin.
Udalak, diskrezionalitatez, udal laguntzen zenbateko bat aurreratu dezake (gehienez ere %25) Udalak dirulaguntzaren xede diren obretarako nahitaezko obra-lizentzia ematen duenetik aurrera.
3. Onuradunak justifikatu beharko du lagundu den jarduketa egin egin dela, hura ordaindu baino lehen, horretarako baldintza izanen baita. Horretarako, honako hauek aurkeztu behar ditu:
–Obra amaierako ziurtagiria, dagokion elkargo ofizialak ikus-onetsia.
–Obren bukaerako kostua frogatzen duten agiriak eta/edo gastua ziurtatzen duten fakturak.
–Jabeen erkidegoaren frogagiria, bertan azalduta jabeen erkidegoa osatzen duten partaidetza-koefizienteak, banaketa horizontalaren araberakoak. Egindako gastuak eta lortutako diru-sarrerak zerrendatuko dira, modu antolatuan eta kontzeptuka sailkatuta.
4. Obra egiterakoan, kalifikaziorako bide eta oinarri izateko aurkeztu den proiektu teknikoa oso-osorik errespetatu beharko da. Esan nahi baita ez dela aldaketarik egiten ahal (bereziki kalitate arkitektonikoan, materialetan edo egin beharreko tratamenduetan) aldez aurretik Etxebizitzak Birgaitzeko Bulegoko zerbitzuak baimentzen ez baditu. Bestela espedientea deskalifikatu eginen da.
5. Etxebizitzak Birgaitzeko Bulegoko zerbitzu teknikoek, lizentziaren gaineko aurrekariak eta espedientean jasotako dokumentazioa aztertuta, obrak ikuskatuko dituzte, dirulaguntzaren xedeari egokitzen zaizkion eta obra-lizentziaren arabera egin direla egiaztatzearren, baita eskatutako dokumentazioa zuzen aurkeztu ote den ikusteko.
6. EEBBaren esku egonen da nahitaezko txosten teknikoa prestatzea, obrak bukatu ondoren, zertarako eta, behar bezala eginak badira, Udalak espedientean jasota dauden gainerako laguntzen gaineko likidazioa egin dezan; orobat, harekin loturik dauden inguruabar guztien jarraipena eginen du eta haiek kudeatuko ditu, hasieratik bukatu arte, hori guztia onuradunek hartu dituzten laguntzek erabateko eraginkortasuna lor dezaten.
7. Jarduketak, laguntza hauetaz gain, bestelako dirulaguntzekin edo baliabideekin finantzatu direnean, justifikazioan diru horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduketari aplikatu zaizkiola.
8. Edozein kasutan ere, laguntzak ematen dituen organoak eska dezakeen beste edozein dokumentazio aurkeztu behar da, egindako jarduketak justifikatzeko.
9. Laguntza jaso eta gero ezin izanen da ordenantza honetako laguntzarik berriro eskatu bost urteko epean, salbu eta katalogatutako eraikinen kasuan, horiek birgaitzea bereziki zaila bada. Birgaitzea fasetan egitea onetsi daiteke, eta laguntzak, kasu horretan, fase bakoitzerako emanen dira, betiere EEBBak emandako aldeko txostenarekin eta tokiko gobernu-batzarraren onespenarekin.
13. artikulua. Laguntzen bateragarritasuna.
1. Ordenantza honetan laguntza mota bakoitzerako ezarritako irizpideen aplikazioak ezarriko du Udalaren laguntza ekonomikoen muga.
2. Udalaren laguntzak Nafarroako Gobernuak horretarako ezarrita dituenen osagarri izanen dira, baita espedientean helburu bererako izaten den beste edozein laguntzaren osagarri ere.
3. Dirulaguntzen zenbatekoa ez da inoiz handiagoa izanen diruz lagundutako jardueraren kostua baino, ez berez, ez hari gehituta beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera eta baliabide batzuk, edozein administrazio, erakunde edo pertsonarengandik datozela ere.
4. Proiektu edo jardueraren kostuaren aldean, erakunde publikoetatik hartutako dirulaguntzak sobera direnean, nahiz bateragarriak izan, onuradunak soberakina eta berandutzaren interesak itzuli beharko ditu, frogagiriari ordainketa-gutunak gehituta. Laguntza ematen duten erakundeei itzuliko zaie gehiegizko zenbatekoa; zenbat eman duen bakoitzak, haren proportzioan.
Hala ere, Administrazioa ohartzen bada gehiegizko finantzaketa horretaz, gehiegizko zenbatekoa osorik itzultzeko exijituko du, hark emandako dirulaguntzaren mugaraino.
14. artikulua. Laguntzen publizitatea.
Tuterako Udalak zehazten ahalko ditu hedatzeari buruzko neurriak, diruz lagundutako helburuaren arabera hartu eta egokitu behar direnak, forman zein iraupenean. Izan liteke Udalaren irudi instituzionala sartzea eta finantzaketa publikoari buruzko aipamenak egitea kartel, plaka oroigarri, inprimatutako material, baliabide elektroniko edo ikus-entzunezkoetan, edo komunikabideetan egiten diren aipuetan.
Jarduketak beste finantza-iturri batzuk izan eta onuraduna inguruabar hori jakinaraztera behartua denean, Udalaren dirulaguntzaren berri emateko bideak eta haiei eman beharreko garrantzia beste finantza-iturri horietarako erabilitakoen berdintsuak izan behar dira.
15. artikulua. Laguntzen xedea.
Zer xedetarako ematen den laguntza, ondasunak hartan erabiltzera daude behartuta onuradunak, gutxienez ere bost urtean.
Xedearekiko betebehar horri huts eginez gero, hala gertatuko baita betiere ondasuna besterentzen edo kargatzen denean, laguntza itzuli egin beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren II. tituluan ezarritako moduan; ondasuna itzulketari atxikiko zaio, zein den ere jabea, non ez den hirugarren bat, erregistroko fede publikoak babestua, edo ondasunak fede onez eta titulu zuzenez eskuratu direla justifikatzen bada.
Xedearekiko betebehar hori ez da huts egintzat hartuko Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31.5 artikuluan jasotako kasuetan, Nafarroako Gobernuaren 276/2001 eta 204/2002 foru dekretuetan ezarritakoetan eta tokiko gobernu-batzarrak onetsitako kasu berezietan.
16. artikulua. Laguntzak galtzea eta/edo itzultzea.
1. Ordenantza honetako baldintzak eta beharkizunak betetzen ez badira, edo aurkeztutako dokumentazioan edozein datu faltsutzen bada, Udalak emandako laguntza guztiak deuseztatuko dira eta espedientean izan daitezkeen onurak bertan behera geldituko; gainera, jasotakoa itzuli beharko da, legezko interesak barne, jaso ziren unetik. Indarrean dagoen legerian diru-bilketarako ezarritako premiamendu bidez ordainaraz daitezke, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan eta dirulaguntza eta laguntza publikoei aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan jasotako arrazoietako bat gertatzen bada.
2. Jabeen erkidegoen kasuan, deuseztapen hori banaka egin daiteke, erkidegoko kideetatik bat bakarra bada betetzekoari huts egiten diona, edo taldeka, erkidegoari berari egozten ahal baldin bazaio.
17. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.
Dirulaguntzen arloko arau-hauste administratiboak dira azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean tipifikatutako egiteak eta ez-egiteak (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra), eta horiek zehatuko dira jarraikiz aipatutako legean eta hura garatzeko araudian ezarritako prozedurari.
19. artikulua. Indarraldia.
Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean, eta mugagabeko iraunaldia izanen du.
XEDAPEN IRAGANKORRA
11.3 artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoa aplikatuko zaie ordenantza hau indarrean sartzen denetik eskatzen diren laguntza guztiei.
1. ERANSKINA.–"TUTERA RENOVE" PROIEKTUAREN EREMUKO MUGAKETA PLANOA

"Tutera Renove" proiektuaren eremuko mugaketa planoa.
–Oharra: Tuterako Udalak egoki jotzen badu, eremuaren mugaketa zabaltzen edo aldatzen ahalko da Tutera Renove proiektuaren barnean.
2. ERANSKINA.–LAGUNTZA OROKORRAK ORDAINTZEKO ESKABIDEA
.................................................................................................. jaunak/andreak (IFZa:....................),................................................................................................................ jabeen erkidegoko lehendakaria/administratzailea den aldetik (IFKa:.................... Helbidea: ................................................................; telefonoa:...................................................................,helbide elektronikoa ...............................................................................................................................................), hau adierazten du:
–Jabeen erkidegoak bere higiezinaren birgaitze obrak egiteko asmoa duela ordenantza honi jarraikiz, jarduketa hauetarako, zehazki (markatu X batekin):
A) Energia-efizientzia eta jasangarritasuna.
Energia-inguratzailea hobetzea.
Instalazio zentralizatuak eta/edo komunak hobetzea edo jartzea.
B) Irisgarritasuna eta segurtasuna, erabiltzeko orduan.
Irisgarritasun unibertsala pertsona ororentzat higiezinetan.
Irisgarritasun unibertsala eta erabilera publikoko eremu pribatuen diseinua.
–Agiri hauek aurkeztu dituela:
Obra-lizentziaren edo horren eskabidearen kopia.
Jabeen erkidegoaren ziurtagiria, jabeen erkidegoaren barruko partaidetza-koefizientea jasotzen duena, banaketa horizontalaren eta bakoitzari esleitutako obraren kostuaren arabera (adierazi jabeen NANa).
Jabeen erkidegoaren edo entitate sustatzailearen erabaki baliozkoa, obrak egitekoa.
–Erkidegoak obrak kontratatzeko hiru eskaintza/aurrekontu aurkezten ditu edo eskatzeko konpromisoa hartzen du, eta efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera hautatuko dira.
Aurkeztutako hiru eskaintzen kopia eta hautaketaren justifikazio memoria.
–Tuterako Udalari baimena ematen diola dagozkion laguntzak jabeen erkidegoaren banku-kontu honetan ordaintzeko:
Kontuaren titularra: ............................................................................................................................
Kontuaren zenbakia: ..........................................................................................................................
Banketxearen ziurtagiria.
.......................................(e)n, ...............(e)ko .................................aren ..................(e)(a)n.
Stua.: ..........................................
IFZa: ..........................................
3. ERANSKINA.–ZAURGARRITASUN EGOERENTZAKO LAGUNTZA BEREZIAK ORDAINTZEKO ESKABIDEA
Izena: .............................................................................................................. IFZa: ......................................................., ..................................... kaleko.................... solairuan dagoen etxebizitzaren jabea naizen aldetik (telefonoa: ............................................................., helbide elektronikoa: ...............................................................................................................................................), eta Hiri Berroneratzeko Jardueretarako Laguntzei buruzko udal-ordenantzan jasotako zaurgarritasun-egoeretarako laguntzaren onuradun naizen aldetik, honako hau adierazten dut:
–Laguntzak eskatzen ditudala honako jarduketa hauetarako (markatu X batekin):
A) Energia-efizientzia eta jasangarritasuna.
Energia-inguratzailea hobetzea.
Instalazio zentralizatuak eta/edo komunak hobetzea edo jartzea.
B) Irisgarritasuna eta segurtasuna, erabiltzeko orduan.
Irisgarritasun unibertsala pertsona ororentzat higiezinetan.
–Ohiko bizilekutzat aipatutako etxebizitzaz aparte, ez naizela beste etxebizitza baten edo haren zati baten erabileraren edo gozamenaren eskubide errealen titularra %100ean.
–Ez dudala, azken bost urteotan, etxebizitza baten edo haren zati baten erabilera edo luperketaren jabaria edo eskubide erreala eskualdatu. Betekizun horretatik salbu daude 90.000 eurotik gorako diru-sarrerak sortu ez dituzten eskualdaketak.
Erregistroko ohar soila.
–Tuteran nagoela erroldatua.
Errolda-ziurtagiria.
–PFEZan aitortutako diru-sarrerez eta aitortutako errenta salbuetsiez gain, ez dudala jasotzen bestelako diru-sarrerarik, zeina osotara eta urtean den 500 euro baino gehiago.
PFEZaren azkeneko aitorpena.
–Bizikidetza-unitateak gutxienez adingabeko bat duela bere ardurapean, eta honako hauek aurkezten ditudala:
Familia liburuaren kopia eta, hala badagokio, familia ugariaren txartela.
–Familia-unitatean inguruabar bereziren bat gertatzen dela:
Bonu soziala eskatzeko inguruabar berezien ziurtagiria, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak emana.
Bestelako frogagiriak.
–Tuterako Udalari baimena ematen diot behean sinatzen duenari ordaintzeko dagokion laguntza. Horretarako, jabeen erkidegoaren banku-kontu hau erabili beharko du:
Kontuaren titularra: ............................................................................................................................
Kontuaren zenbakia: ..........................................................................................................................
.......................................(e)n, ...............(e)ko .................................aren ..................(e)(a)n.
Stua.: ..........................................
IFZa: ..........................................
Iragarkiaren kodea: L2513818
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
