1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
5389E/2025 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena Pablo Lizarraga Diez de Ulzurrun jauna, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Profilen Garapena Bultzatu eta Sustatzeko Bulegoko burua, berak eskatu baitu.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erakunde autonomoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan eta otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuetan xedatutakoari jarraikiz,
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea Pablo Lizarraga Diez de Ulzurrun jauna, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Profilen Garapena Bultzatu eta Sustatzeko Bulegoko burua, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2025eko urriaren 29tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Ebazpen hau igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuari.
3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko urriaren 30ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2514310