234. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Xehetasun-azterketa Arga, Ultzama, Donapea eta Errondoa kaleetan, arkitektura oztopoak kentzeko. Behin betiko onespena

Atarrabiako Udalak, 2025eko urriaren 28an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi du, legez eska daitekeen gehiengoarekin eta aho batez, honako xehetasun-azterketa hau:

Xehetasun-azterketa, Arga, Ultzama, Donapea eta Errondoa kaleetan, Carlos Urzainqui arkitektoak sinatua, eraikuntza-lerrokadura berriak goiko solairuetan ezartzeko, PIG 86 esparrua ("Arga-Ultzama kaleak") osatzen duten eraikinetan oztopo arkitektonikoak kentzea ahalbidetze aldera, honako foru agindu honen bidez onetsi baitzen: 195E/2024 Foru Agindua, urriaren 1ekoa, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak emana.

Atarrabian, 2025eko azaroaren 5ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2514581