2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Urbanizazio proiektua, Noaingo UE 5.5 exekuzio unitatean (5. eremua). Behin betiko onespena
Elortzibarko Udalaren alkate udalburuak 2025-1397 Ebazpena eman du 2025eko urriaren 28an, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Noaingo UE 5.5 exekuzio unitatearen urbanizazio proiektua (5. eremua), Serrería Esparza SLk sustatua.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134.5 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Noainen (Elortzibar), 2025eko azaroaren 3an.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2514387