234. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Xehetasun-azterketa, Leazkueko 10. poligonoko 70. lurzatian. Behin betiko onespena

Udalak 2025eko azaroaren 5eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi da Jose Miguel Loperena Laquidainek Anueko 10. poligonoko 70. lurzatian sustatutako xehetasun-azterketa, AD-1 exekuzio-unitatearen garapenari buruzkoa.

Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin eta publikoa izan dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Anuen, 2025eko azaroaren 6an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2514521