234. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 111. lurzatian. Behin betiko onespena

Alkatetzaren 2025eko irailaren 18ko 2025-0074 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Oteitzako 1. poligonoko 111. lurzatiaren xehetasun-azterketa, helburu duena hiri-lurzoruari buruzko udal ordenantzaren 55., 56. eta 60. artikuluak aldatzea (B MOTA).

Aipatutako xehetasun-azterketa jendaurrean egon zen, 2025eko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuta, irailaren 25ean, bai eta Nafarroako Foru Komunitatean editatutako eguneroko prentsan iragarkia jarrita ere (Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkariak, 2025eko urriaren 2an eta irailaren 30ean); hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin. Jendaurrean egoteko aldian, ez da alegaziorik aurkeztu.

2025eko urriaren 13an aurkeztu zen xehetasun-azterketa berri bat (erregistroko sarrera-zenbakia: 2025-E-RE-98), behin betiko onesteko, eta zuzendu egiten zituena hasierako onespenaren erabakian ikusitako gabeziak.

Eta ikusirik Udaleko Kontu-hartzailetzak aldeko txostena eman duela 2025eko urriaren 20an.

Bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoa (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eta bat etorriz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 123.1. artikuluarekin (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea Maite Remírez Pérezek Oteitzako 1. poligonoko 111. lurzatian sustatutako xehetasun-azterketa.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, xehetasun-azterketan jasotako hirigintza arauekin batera, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

3. Erabakia iragarki-taulan eta Udalaren egoitza elektronikoan argitaratzea.

4. Espediente osoaren kopia bat igortzea Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusira, erabakia hartu eta hurrengo 10 egunen barnean, jarraikiz urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 5.2.b) eta 9. artikuluei (foru dekretu horren bidez arautzen dira Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua).

5. Erabaki hau jakinaraztea interesdunei, eta kasu bakoitzean bidezko diren errekurtsoen berri ematea.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Onetsitako araudiaren aurka, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, errekurtso hauek aurkez daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, testu arauemailea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Xedatutakoak ez ditu galarazten Nafarroako Foru Komunitateari eta Estatuko Administrazio Orokorrari esleitutako eskudantziak, hots, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan esleitutako eskudantziak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), ez eta uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatua ere (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa, gainerako administrazio publikoei dagokienez).

Oteitzan, 2025eko azaroaren 5ean.–Alkatea, Rubén Martínez Landa.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2514463