2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ABLITAS
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren (atezaina) plaza bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapena
Ablitasko Udaleko alkateak, azaroaren 5eko 2025-347 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:
Bete beharrez xedaturik dagoena zerbitzu anitzetako enplegatuaren (atezaina) plaza bat, D mailakoa eta plantilla organikoan 35 zenbakia duena, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiaren 10. oinarrian (deialdia argitaratu zen 2025eko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 6an).
Eta izangaiak deialdiaren 9. oinarrian ezarritako dokumentazioa aurkezturik,
EBATZI DUT:
Lehena.–Natividad Antón Soto zerbitzu anitzetako enplegatu (atezaina) izendatzea, Ablitasko Udalaren plantilla organikoan 35 zenbakia duen plazan, lan-kontratudun finkoen araubide juridikoan, Ablitasko Udalaren kiroldegiko zerbitzu anitzetako enplegatu gisa (atezaina) jardun dezan.
Bigarrena.–Agintzea izendapena argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Hirugarrena.–Udalbatzari honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat jar daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Ablitasen, 2025eko azaroaren 6an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.
Iragarkiaren kodea: L2514603