1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
66/2025 FORU AGINDUA, azaroaren 3koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, José Luis Franchez Apecechea jauna, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Ondare Arkitektonikoaren Ataleko burua.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki baliogabetzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Horrenbestez,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, José Luis Franchez Apecechea jauna, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Ondare Arkitektonikoaren Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2025eko azaroaren 4an izanen ditu ondorioak, eta horixe izanen da burutzan aritzeko azken eguna.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko azaroaren 3an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.
Iragarkiaren kodea: F2514418