234. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko azaroaren 5ean hartua, Nafarroako Desjabetze Epaimahaiko ordezko kideak izendatzen eta kargutik kentzen dituena.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 126.2. artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Desjabetze Epaimahaiak bost kide izanen ditu, higiezinen balorazioetan esperientzia profesionala duten pertsonen artean hautatuak, eta haietako bat epaimahaiburu arituko da.

Eneko Ardaiz Ganuza jaunak, Nafarroako Desjabetze Epaimahaiko ordezko kideak, kargutik kentzea eskatu du. Horren ondorioz, organoak ordezko epaimahaikide gehigarriak izendatu behar ditu, hiri-higiezinen arloko higiezinen balorazioetan adituak. Horregatik, Javier Larraya Reta jauna eta Iosune Baquedano Aldunate andrea izendatzea proposatzen da, horretarako behar den lanbide-kualifikazioa dutelako.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Eneko Ardaiz Ganuza jauna, Nafarroako Desjabetze Epaimahaiko ordezko kidea, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.

2. Javier Larraya Reta jauna eta Iosune Baquedano Aldunate andrea Nafarroako Desjabetze Epaimahaiko ordezko kide izendatzea.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

Iruñean, 2025eko azaroaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2514480